Eduki publikatzailea

Atzealdea FAMILIA UGARIENTZAT “OHZ”-N ETA “TMIZ”-N HOBARIA ESKATZEKO EPEA ZABALIK

Urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik familia ugarientzako hobaria eskatzeko epea, bai Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), bai Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan (TMIZ).

2026·01·13


HONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Famili ugari izateagatiko hobaria eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31 arte. Hobariak ondorengoak izango dira, kuota osoaren %50eko hobaria 3 seme-alaba izanda, %70ekoa 4 seme-alabekin eta %90ekoa bost edo gehiagorekin, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean eta egoera hori frogatzen duten bitartean. Beste kategoria guztietako familia ugariek ere %50eko hobaria izango dute.

Emakidarako aurkeztu beharreko dokumentazioa:

-. Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.

-. Zerga Bulegoak eskariaren datarekin titularraren edota onuradunen ohiko etxebizitza denez kanpo beste ondasun higiezinik ez izatearen ziurtagiria (garaje bat, trasteleku bat eta dagokion kasuan, bere jarduera profesionalaren lokala izan ezik).

-. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo, beste ondasun higiezinen batzuen jabea ez izatearen zinpeko aitorpena.

-. Eskariak aurkezteko epea: urtarrilaren 1etik 31era.

Zergaren ordainagirian etxebizitzaz gain garaje, trasteleku etab. jasotzen badira, hobaria etxebizitzari dagokion kuotaren gainean aplikatuko da soilik. Hobari hau bateraezina izango da Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aplikagarri den beste edozein hobarirekin.

Hobariak eskaria egiten den ekitaldian bakarrik eragiten du, ezingo da hurrengo urteetara luzatu, eta erreziboa ordaindu eta familia ugari izaera justifikatu ondoren itzuli egingo da dagokion hobariaren kopurua.

TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Famili ugari izateagatiko hobaria eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31 arte. Udal zergaren kuotan %25eko hobaria izango dute, 13,99 ZF-rainoko potentzia fiskala duten ibilgailuek, baldin eta familia ugariko kideren batena bada; beti ere, kontuan hartuz, onura familia ugari bakoitzeko ibilgailu batek gozatu ahalko duela.

Hobari hori ez da bateragarria izango ibilgailu beraren TMIZren beste edozein zerga-onurarekin.

Aipatu hobaria ez da ofizioz emango, baizik eta interesatuak dagokion eskaera aurkeztu beharko du.

Hobari hori gozatu ahal izateko, subjektu pasiboa eta gainerako familia unitateko kideek Zumarragako Udalean erroldatuta egon beharko dute, euren ohiko etxean; beti ere, familia ugarien aszendiente banaketaren araudia errespetatuz, eta Udalak onartutako eskaera-eredua behar bezala sinatuta urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztuz –edo hurrengo lan-egunean– zergaren sortzapen urtean, honako dokumentazioarekin:

- Familia ugaria izatearen titulu egungo legediaren arabera indarrean dagoena.

- Gida baimenaren fotokopia.

- Ibilgailuaren Ezaugarri Teknikoen fotokopia.

Aurreko atalean aipatutako hobariak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera egin beharko dute, eta indarrean sartuko da eskaeraren ekitaldi-urtean; ezin izango duelarik eragin aurrez izandako kuotetan.

Informazio gehiago jasotzeko Udaleko Herritarren Harrera bulegora jo dezakezu.