Eduki publikatzailea

Atzealdea GABONETAKO GIROA PIZTUKO DA ZUMARRAGAN, HERRITARREN ETA ERAGILEEN ESKUTIK

Zumarragako kaleak girotzeko eta tokiko merkataritzaren jarduera sustatzeko helburuarekin, Zumarragako Udalak, beste behin ere, Gabon-argiak modu komunitario eta solidarioan pizteko ekitaldia antolatu du. Ekitaldia azaroaren 28an, ostirala, 19:00etan, Plaza Euskadin izango da, eta herritarrentzat irekia egongo da.

2025·11·24


GABONETAKO GIROA PIZTUKO DA ZUMARRAGAN,

HERRITARREN ETA ERAGILEEN ESKUTIK

Zumarragako kaleak girotzeko eta tokiko merkataritzaren jarduera sustatzeko helburuarekin, Zumarragako Udalak, beste behin ere, Gabon-argiak modu komunitario eta solidarioan pizteko ekitaldia antolatu du. Ekitaldia azaroaren 28an, ostirala, 19:00etan, Plaza Euskadin izango da, eta herritarrentzat irekia egongo da.

Aurtengo argi-piztea izaera komunitarioa izango du, eta Elkarzainduz Esku-hartze Komunitarioko Planaren garapenean parte hartzen duten eragileek egingo dute, Zumarragako Sare Solidario Interaktiboaren ordezkari gisa. Haien bidez, udalerrian elkar zaintza, auzolana eta kohesio soziala sustatzeko egiten ari den lana nabarmendu nahi da.

Eguneko egitaraua

  • 18:00 – Trikitilariak kaleetan zehar, herriko hainbat gunetan jai-giroa eta musika zabaltzen.
  • 18:30 – Txokolatada herrikoia, Plaza Euskadin, adin eta publiko guztientzat.
  • 19:00 – Gabonetako argien pizte komunitarioa, Plaza Euskadin, Elkarzainduz Planeko eta Zumarragako Sare Solidario Interaktiboko eragileen eskutik.

Ekitaldi honek Zumarragako Gabonetako kanpainari hasiera ofiziala emango dio, eta aukera izango da herritarrak elkartzeko, giro berezia partekatzeko eta udalerrian komunitate-lankidetzan oinarritutako proiektuak ikusgai egiteko.

Zumarragako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu jardunaldi honetan parte hartzera, eta Gabonei hasiera ematera hurbiltasunetik, elkarlanetik eta komunitate-ikuspegitik.