Eduki publikatzailea
Atzealdea GAZTEEN EMANTZIPAZIORAKO DIRULAGUNTZAK JASOTZEKO ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALDU DA
2024·02·29
GAZTEEN EMANTZIPAZIORAKO DIRULAGUNTZAK JASOTZEKO ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALDU DA
2024ko otsailaren 19an, Zumarragako Udalak udalerriko gazteen emantzipazio-prozesua bultzatzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoak onartu zituen, eta GAOn (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean) argitaratu ziren otailaren 27an. Beraz, laguntza-eskabideak aurkezteko epea ireki da.
Bi dirulaguntza lerro izango ditu:
— Etxebizitza alokairurako laguntza.
— Autoenpleguari laguntza: lokalaren alokairu gastuak, Proiektuaren gauzatze gastuak, egokitze lanak, tasak eta abar.
2024. urtean, azken urteotako alokairu-prezioari dagokion KPIaren igoera ikusita, kontuan hartu da 2024ko oinarriak aldatzen direnean, laguntza horien helburua gazteak etxebizitza eskuratzen laguntzea baita. Aldaketa hauek egin dira:
1) Eskaeren betebeharrei dagokienez, alde batera uzten ziren 600 euro/hil baino gehiagoko alokairua zuten etxebizitzak; aldaketaren ondoren, 650 euro/hil igo da. Beraz, diru-laguntza hauek 650 €-rainoko alokairu-prezioarekin eskuratu ahal izango dituzte gazteek.
2) Eman beharreko diru-laguntzen gehieneko zenbatekoari dagokionez, alokairuaren kostuaren %50eko gehienezko laguntza ezarri zen, hilean 250 euro gehienez. Aldaketaren ondoren, gehieneko laguntzak alokairuaren kostuaren% 50ekoa izaten jarraituko du, baina hileko zenbatekoaren muga 300 euroraino handituko da.
Diru laguntza alor honek, 50.000 euroko aurrekontua du.
Deialdia egiten den urteko abenduaren 31n 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, indarrean dauden antzeko beste laguntza batzuetarako eskubiderik ez dutenak eta ezarritako diru-laguntza lerro bakoitzean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztenak izango dira onuradunak.
Interesdunek beharrezko informazioa dute argitaratutako oinarrietan, Udalaren webgunean (www.zumarraga.eus) eta Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan.
Eskabidea, paperean aurkeztu ahal izango da, Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuta, jendaurreko ordutegiaren barruan, edo posta ziurtatuaren bidez.
Halaber, eskabidea eta dokumentazio osagarria internet bidez aurkeztu ahal izango dira, Zumarragako Udalaren egoitza elektronikoan dagoen diru-laguntzen atariaren bidez:
https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudDetalle.aspx?ID=DGAZ