Eduki publikatzailea

Atzealdea GAZTEEN EMANTZIPAZIORAKO DIRULAGUNTZAK JASOTZEKO ESKAERA EGITEKO EPEA ZABALDU DA

2025ko otsailaren 12an, Zumarragako Udalak udalerriko gazteen emantzipazio-prozesua bultzatzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoak onartu zituen, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren otsailaren 27an. Beraz, laguntza-eskabideak aurkezteko epea ireki da.

2025·03·03


Deialdia egiten den urteko abenduaren 31n, 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, indarrean dauden antzeko beste laguntza batzuetarako eskubiderik ez dutenak eta ezarritako diru-laguntza lerro bakoitzean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztenak izango dira onuradunak. 

 

Interesdunek beharrezko informazioa dute GAOn argitaratutako oinarrietan, egoitza elektronikoan eta Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan. 

Eskabidea, paperean aurkeztu ahal izango da, Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuta, jendaurreko ordutegiaren barruan, edo posta ziurtatuaren bidez.

Halaber, eskabidea eta dokumentazio osagarria internet bidez aurkeztu ahal izango dira, Zumarragako Udalaren egoitza elektronikoan dagoen diru-laguntzen atariaren bidez.

Zumarragako Udalak 2016an ezarri zituen laguntza horiek, eta ordutik, herriko dozenaka gaztek jaso ahal izan dituzte. 2024an, guztira 26 gaztek jaso zuten dirulaguntza, honela banatuta: 24 izan ziren etxebizitza alokatzera bideratutako laguntzaren onuradunak, eta 2k, berriz, autoenplegua sustatzeko laguntzak eskuratu zituzten.

2024an laguntza horietara 35.055,14 euro bideratu ziren guztira, hau da, onuradun bakoitzari batez beste 1.348,27 euro aitortu zitzaizkion.