Eduki publikatzailea
Atzealdea GAZTEENTZAKO DOAKO ONLINE SAIOAK: ETXEBIZITZA ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK
2026·02·02

Hilabete honetan, 18 eta 34 urte bitarteko gazteentzat antolatutako sesioetan, etxebizitzaren erosketari buruzko informazioa eta komunikazio-trebetasunak hobetzeko gakoak ezagutzeko aukera izango duzu.
Guztiak online izango dira eta doakoak dira. Aukeratu interesatzen zaizuna eta parte hartu!
Izen-ematea: https://labur.eus/himqqq3x
-
Etxe jasangarria
Data: Otsailak 5 – 17:00
Zure etxea jasangarriagoa bihurtu nahi al duzu? Tailer honetan, energia-iturriak hobeto erabiltzeko, etxeko kontsumoa murrizteko eta aurrezteko aukera errazak ezagutuko dituzu. Ohiturak txiki batzuek ingurumenari eta zure ekonomia pertsonalari nola mesede egin diezaioketen ikusiko dugu.
-
Komunikazioa hobetzeko gakoak
Data: Otsailak 9 – 18:00
Komunikazioa funtsezkoa da gure eguneroko bizitzan. Saio honetan entzute asktiboa, komunikazio asertiboa eta hitzik gabeko komunikazioa lantzen ikasiko dugu. Ariketa eta dinamiken bidez, harremanak sendotzeko eta segurtasun handiagoz adierazteko tresnak eskainiko dizkizugu.
-
Zure lehen etxebizitza aukeratzeko gako nagusiak
Data: Otsailak 11 – 17:00
Etxebizitza bat erostea erabaki garrantzitsua da. Hitzaldi honetan, erosketa eta alokairu prozesuaren oinarrizko pausoak azalduko ditugu, baita kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak eta aholku praktikoak ere. Zure lehen etxea aukeratzerakoan erabakiak lasaitasun handiagoz hartzeko baliagarria izango da.
-
Ez zaitez liatu hipoteketako letra txikiarekin
Data: Ostailak 19 – 18:00
Hipotekak ulertzea ez da beti erraza eta ezagutzen ditugun kontzeptu berri asko agertzen dira. Tailer honetan azalduko dugu zer den hipoteka bat, nola funtzionatzen duen, zein mota dauden eta zeintzuk diren haien arteko alde nagusiak. Halaber, sinatu aurretik kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak eta gazteentzako gomendio erabilgarriak jasoko dituzu.
-
Etxebizitza erosteko baliabideak, laguntzak eta onura fiskalak
Data: Otsailak 23 – 18:00
Etxebizitza bat erostea buruan baduzu, hitzaldi hau zuretzat da. Gazteentzako laguntza publikoak, baliabide ekonomikoak eta onura fiskalak ezagutuko dituzu.
Ez galdu aukera eta animatu zaitez!!

