Gipuzkoan Gazte Tour udazkenean itzuliko da Arrasate, Zarautz, Zumarraga, Errenteria eta Hondarribiko udalerrietara
2023·09·20
Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen dituen programa bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak garatu du, lurraldeko beste eragile eta udalerri batzuekin lankidetzan.
Isaac Palencia “programazio bat prestatu dugu, finkatutako artistak tokiko artistekin uztartzeko, eta, horrela, lurraldean daukagun talentua sustatze aldera”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak Gipuzkoan Gazte Tourren edizio berria aurkeztu du gaur goizean: musikaren eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen dituen programa bat 16 eta 25 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei zuzendua dagoena. Isaac Palencia Gazteriako zuzendariak lagun izan ditu Arrasateko Kirol zinegotzia, Mikel San Miguel, Leire Arana Zarauzko Turismo eta ekitaldien zinegotzia, Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Aizpea Otaegi Errenteriako eta Ortzi Alonso, Hondarribiako Kultura zinegotzia.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuaren 16 eta 25 urte arteko gazteentzako aisialdi aktibo eta parte-hartzaileko kultur zirkuitua badator berriz ere lehen mailako artistekin eta Gipuzkoako tokiko talentu gazteen erakusketekin. Horiek presente egongo dira udazken honetako zirkuituan 5 herritan egingo diren ekoizpenetako bakoitzean.
Isaac Palencia Gazteriako foru zuzendariak adierazi duenez, “Gipuzkoan Gazte Tour-aren arrakasta nerabeei ekitaldi horretan eta artistei buruzko erabakietan parte hartzea da. GGTren helburu garrantzitsuenetako bat lurraldeko artistei ematen zaien ikusgarritasuna da. Programazio bakoitzak artista erreferentzialak eta bertako artista gazteak.”
Eibar, Ordizia, Andoain eta Tolosako udalerrietan udaberrian izandako arrakastaren ondoren, GGT indar handiz itzuli da udazken honetan. Arrasaten izango da lehen saioa, irailaren 30ean, Monterron parkean (euria eginez gero, Amaia Antzokian eta Biteri plazan), 19:30etik aurrera. Gipuzkoan Gazte Tour hartuko duen hurrengo herria Zarautz izango da, urriaren 7an, Munoa plazan (Gaztelekuan euria egiten badu), 19:30etan. Jarraian, Zumarragan egingo da urriaren 21ean, Zumarragako Izazpi estalkian, 19:00etatik aurrera. Azaroaren 4an Errenteriaren txanda da, Lekueno Fabrikan, 19:30ean, eta GGTk Hondarribian itxiko du edizio berri hau, abenduaren 2an, 19:30ean, Itsas Etxea auditoriumean.
Edizio honetako kartela askotarikoa da, eta sare sozialetan iritzia jaso ondoren egin da, Gipuzkoako gazteen gustuak zuzenean ezagutzeko
Mikel San Miguel Arrasateko Kirol zinegotziak adierazi du “Gazteen behar anitzez hitz egiten dugunean, kulturala eta aisialdi aktiboa sustatzearena ere badago. Eta horretan oinarritzen da Gipuzkoan Gazte Tour. Kulturak, bestelako politikek bezala, jorratzen dituelako zeharlerroan bestelako gai eta lan esparruak. Ekimen honekin, musika eta arte eszenikoak Arrasateko gazte eta nerabeei gerturatzea nahi dugu, eta gazteak ikuskizunen parte aktibo izatea du helburu. Horregatik, hain zuzen, Monterron parkearen aukeraketa ere. Gazteek bere sentitzen duten espazioa delako, espazio zabala eta naturaz inguratua”.
Bestalde, Zarauzko Turismo eta Ekitaldietako zinegotzia den Leire Aranak azaldu duenez, «aurreko edizioko esperientzia onaren ondoren, poz-pozik gaude Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren parte izatera itzultzeko. Guretzat garrantzitsua da Zarauzko gazteei kalitatezko aisialdiko jarduerak eskaintzea, eta zirkuitu horrek horixe adierazten du zehazki: eskualdeko taldeen musika, hala nola Bikabi zumaiarrak; Kai Nakai, Euskadin jada erreferente den gaztea; eta amaiera gisa, Oihan Vega bezalako dj ospetsua. Beraz, urriaren 7an kontzertuen sekulako saio bat bizitzea espero dugu, Zarauzko gazteek goza dezaten».
Mikel Serrano Zumarragako alkateak animatu ditu “Zumarragako Udalak programa honen alde egiten jarraitzera animatzen du Gipuzkoako Foru Aldundia, gure udalerrietako gazteei ekitaldi desberdinen parte sentitzeko aukera emanez. Aurreko edizioetan, lehen mailako artistak eta tokiko talentu gazteak izan ditugu, eta udalerriko herritar gazteenen talentuaren berri eman dugu”.
Errenteriako alkate Ana Otaegik esan du “Errenteria ezaguna da duen kultur bizitza aberatsarengatik eta eskaintza zabala eta anitza izan dadin ekarpena egitera datorren proposamen oro ongi-etorria da. Kasu honetan, bereziki interesgarria iruditzan zaigu, publikoa berritzea eta heztea ezinbestekoa delako eta Foru Aldundiko Gazteria Sailetik datorren proposamena, hain juxtu, gazte eta nerabeei zuzendutakoa delako.”
Ortzi Alonso, Hondarribiko Kultura zinegotziak adierazi du: “Hondarribiak duen kultur eskaintza zabala osatzera dator gaur aurkezten dugun ekimena. Erakundeen arteko lankidetza oso garrantzitsua dela uste dugu, kasu honetan gainera Aldundia eta Gipuzkoako zenbait udal desberdin. Lankidetza honek are eta garrantzia handiagoa dauka gazteen sormena eta Kultura bultzatzeko badira. Eskerrikasko beraz hemen zaudeten guztiei, bai ekimen hau antolatzeagatik baita hedapena emateagatik ere.”
Dlaheynezz
Dlaheyzz Gipuzkoako konpositore-abeslari bat da, Urola ingurukoa (Zumarraga). Rapero bezala lehen urratsak (2016-2017) bere herriko lagunekin eman zituen, ``GheGo Skilzz ́ ́ izeneko talde bat sortuta. ``Ando con los Walton ́ ́ edo ``247 acNvo ́ ́ bezelako abestiak ateratzen joan zen Walton eta Thejossekin batera. (2018 – 2019) Gaur egun, biko talde bateko kidea da, OG GS bere lagun ekoizlearekin batera. Abesti interesgarriak osatzen ditu, adibidez Omega Usaindrill Basty Iniverto.
Hofe X 4.40
OFE & 4:40 Igotz Mendez abeslariak (Hofe) eta Xabier Lafuente eta Marcos Galech ekoizleek (4:40) osatzen duten proiektuaren izena da. Hiru gazte horien arteko musika-batasuna nahiko berria bada ere, hirukoteak bost urte baino gehiago daratzama oihartzuna sortzen Iruñean barrena. Aurretik, beste musika-proiektu batzuetan aritu ziren, haien aurreko Nibbass taldearekin batera. Horrekin, ospe handia lortu zuten Euskadiko eta Nafarroako underground eszenan.
Etxepe
Gipuzkoako lau kidek osatzen dute Etxepe: Eli Maidagan, Markel Mendizabal eta Oihan. Uribarren abeslari dela eta Andoni Uriarte ekoizle, 2022aren hasieratik sare sozialetara abestiak igotzen dituzte single moduan, eta lehenengo kontzertuak udan hasi ziren. Hainbat estilotan lan egiten dute: trap-a da oinarria, baina rockaren edo euskal musikaren eragina ere nabari da.
Dj Set Sara Goxua
Sara Goxua 16 urterekin hasi zen musika jasotzen drive-ko word batean, eta 19 urterekin mix bat egitera animatu zen bere Soundcloud - TOUCHÉ kanalerako. 2019an bertan, lehen boloa lortu zuen, eta DJ gisa hasi zen, CAVAS moduko hiriko erreferentziazko klubetan. Musika ezberdinen arteko loturak egiten ditu: Afrikako ondorengoen musika, latinoa, dantzako musika elektronikoa eta new wave. Horrekin saio dibertigarriak lortzen ditu, femeninoak eta indar handikoak, gelditu gabe dantzatzera bultzatzen zaituztenak.