Eduki publikatzailea

Atzealdea GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO JARDUNALDI IREKIAK

Zumarragak Gizarteratzeko eta Laneratzeko Ate Irekien lehen Jardunaldia egingo du

2025·10·14


GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO JARDUNALDI IREKIAK

Zumarragak Gizarteratzeko eta Laneratzeko Ate Irekien lehen Jardunaldia egingo du

Urriaren 17an, Zumarragako gizarteratze eta laneratzearen aldeko ate irekien lehen jardunaldia egingo da, Zumarragako gizarteratze mahaiak antolatuta.

Euskadiko udalerrietako gizarteratze-mahaiak Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailaren bultzadari esker sortu dira, eta inklusio-egoeran edo -arriskuan dauden pertsona kalteberak gizarteratzea eta laneratzea dute helburu nagusi.

Zumarragako Gizarteratze Mahaiaren eraketa eta funtzionamendua 2022. urtean hasi zen, eta ezagutzak eta esperientziak partekatu eta hura osatzen duten erakundeen arteko loturak indartzen jarraitzeko aukera eman du: Zumarragako Udala, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Osakidetza, EPA Zumarraga, UGLE Eskola, UGGASA, Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa eta Zu mas Zaindu gizarteratze-enpresa.

Topaketek helburu zehatz hauek dituzte:

  1. Inklusioaren eta abordatzearen sektorearteko ikuspegia sustatzea, inplikatutako sistemei gizarte-zerbitzuetara, enplegura, hezkuntzara, osasunera eta etxebizitzara deituz.
  2. Sistema horien ordezkari publikoen arteko topaketa eta elkarrizketa erraztea (maila teknikoan), eta, aldi berean, tokiko inklusioaren eremuan jarduten duten zerbitzu-hornitzaileekin, ikuspegi intersekzionaleko ekimenak koordinatzeko eta sortzeko.

  1.  Beste eremu batzuetara heda daitezkeen esku-hartze metodologiak eta eredu mistoak berritu, esperimentatu eta adostea.
  2.  Kasu zehatzetan metodologia mistoak aplikatzea.

  1.  Gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak errazten dituzten enplegu- eta prestakuntza-programak proposatzea.

Egingo den jardunaldia ekimen komunitario partekatu bat da, Zumarragan bizi diren pertsonen bizitza soziala eta lan-bizitza hobetzera bideratutako zerbitzuen katalogoa herritarrei modu atseginago batean hurbiltzea helburu duena.

Jardunaldian, erakunde parte-hartzaileek (Zumarragako Udaleko gizarte-zerbitzuen, sustapen ekonomikoaren eta tokiko garapenaren arloak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Osakidetza, EPA Zumarraga, UGLE Eskola, UGGASA, Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa eta Zu mas Zaindu gizarteratze-enpresa) informazio-gune presentzial bat izango dute, eta erakunde horien katalogoa zuzenean ezagutu nahi duten pertsona guztiak hurbildu ahal izango dira bertara.

Jardunaldia Azokaren arkupeetan izango da, Euskadi plazan, urriaren 17an, ostirala, goizeko 10etatik 13etara bitartean.