Eduki publikatzailea

Atzealdea GOIERRIKO HITZA ETA GOIBERRI DOHAINIK URTEBETEZ ZUMARRAGAKO UDALAREKIN HARREMANAK EUSKARAZ IZATEA AUKERATZEN DUTEN GAZTEENTZAT

Aurten 18 urte betetzen dituzten gazteek Udalaren gonbidapen bat jasoko dute harremanak euskaraz izatea aukeratuz gero, urtebeteko harpidetza oparituz

2024·05·28


GOIERRIKO HITZA ETA GOIBERRI DOHAINIK URTEBETEZ ZUMARRAGAKO UDALAREKIN HARREMANAK EUSKARAZ IZATEA AUKERATZEN DUTEN GAZTEENTZAT

Aurten 18 urte betetzen dituzten gazteek Udalaren gonbidapen bat jasoko dute harremanak euskaraz izatea aukeratuz gero, urtebeteko harpidetza oparituz.

Zumarragako Udalak eta Goierriko Hedabideak EMk elkarlan hitzarmena sinatu dute Zumarragako gazteen artean euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko. Horren adibide, Zumarragako Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzuen 18 urteko gazteei, Goierriko Hitza eta Goiberri aldizkarira urtebeteko harpidetza eskainiko zaie dohainik. Paperez jasotzeaz gain, harpidetza digitalerako aukera ere izango dute.

Horretarako, aste honetan jaso dute euren etxeetan eskaintza orria, eta, orri hori beteta, Zumarragako Udalera bidali beharko dute maiatzaren 30a baino lehen honako helbidera euskara@zumarraga.eus edo, aurrez aurre udaletxeko ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:00.

Informazio gehiagorako, Euskara Zerbitzua: euskara@zumarraga.eus 943729153