GURASOTASUNA ETA EUSKARA JUNE FERNANDEZ ETA XABI PAYAREN ESPERIENTZIATIK
2023·05·11
GURASOTASUNA ETA EUSKARA JUNE FERNANDEZ ETA XABI PAYAREN ESPERIENTZIATIK
Urretxu-Zumarragako Euskararen Transmisio Mahaiak antolatuta gurasotasunari eta euskarari buruzko hausnarketak entzun ziren Labeaga aretoan.
Atzo, maiatzaren 9a, Urretxu-Zumarragako Transmisio Mahaiak antolatuta June Fernandez eta Xabi Paya gurasotasunari eta euskararen transmisioari lotutako hausnarketen inguruan aritu ziren Labeaga aretoan Beñat Zamalloa teknikariak gidatuta.
Abiapuntua Urretxu-Zumarragako azken kale neurketako datuak hartu ziren: haurren artean ezagutza ia orokorra den arren, euren arteko elkarrizketen %18 dira euskaraz eta helduen elkarrizketen %10,5. Aldiz, helduak eta haurren arteko elkarrizketen %29 entzun dira euskaraz 2021eko azken kale neurketan. Hortaz, egon badago helduen aldetik belaunaldi gazteei euskara transmititzeko nahia. Baina zeintzuk dira zailtasunak? Nola egin horiei aurre? Junek eta Xabik euren gurasotasunetik kontatu zizkiguten.
Urretxu-Zumarragako Euskararen transmisio mahaia 2012an osatu zen eta bertan, euskaltegi, ikastetxe eta udaletako ordezkariak biltzen dira euskararen transmisioan lagundu eta erabilera handitu asmoz. Hurrengo ekintzak Parketarrak eta Mingainluze digitalaren ekitaldi berria izango dira.
Gurasoek Euskara - Gurasook Euskara, June Fernandez eta Xabier Payaren Hitzaldiko Aurkezpena