Eduki publikatzailea

Atzealdea HASI DA EUSKARALDIA, BAITA ZUMARRAGAKO UDALEAN ERE

Zumarragako Udalak hamahiru arigune izango ditu, hau da, euskaraz denek ulertzen duten hamahiru gune

2022·11·18


HASI DA EUSKARALDIA, BAITA ZUMARRAGAKO UDALEAN ERE

       

Zumarragako Udalak hamahiru arigune izango ditu, hau da, euskaraz denek ulertzen duten hamahiru gune.

 

Gaur hasi da ofizialki Euskaraldia eta abenduaren 2a bitarte luzatuko da. Euskaraldiaren helburua euskararen erabilera handitzea izango da, eta, horretarako hizkuntza ohituretan eragin nahi du.

 

Horretan laguntzeko, Zumarragako Udalean hamahiru arigune aurkituko dituzue; hau da, 13 gune non guztiek euskaraz ulertzen dugun zuek euskaraz lasai aritzeko. Hauexek dira:

 

  • Herritarren harrera
  • Zergabilketa
  • Hiru udaltzaingoen txandak
  • Gizarte zerbitzuak
  • Kultur etxea
  • Kiroldegia
  • Hirigintza
  • Idazkaritza
  • Alkatetza
  • Kontu-hartzailetza
  • Bake epaitegia

Zumarragako Udalaz gain, Urretxu-Zumarragan 151 entitatek (enpresa, elkarte, denda…) eman dute izena Euskaraldian ariguneren bat badutelako. Hemen dituzue gehienak: 

 

Ariguneak erabilera erraztera dator edonori, baina horrez gain milaka herritarrek eman dute izena Euskal Herri osoan Belarriprest ala Ahobizi izateko. Oraindik egin ez baduzue zoaz Euskaraldiaren webgunera. Txapak kultur etxean jasotzen dira.

 

Hortaz, guztia prest dago Zumarragako Udalean ere euskararen erabilera errazteko, eta ondorioz erabilera handitzeko.