Eduki publikatzailea

Atzealdea HAUR ETA NERABEEN LAGUN DEN HERRIA

UNICEFek "Haurren Laguna den Hiri” modura aitortzeko hautagai izendatu du Zumarragako Udala

2023·12·18


2022ko urrian, Zumarragako Udalak hitzarmen bat sinatu zuen Unicefekin, eta, bertan, Zumarragan bizi diren haur eta nerabeen eskubideak sustatzeko konpromisoa indartzeko asmoa adierazi zuen. Hori horrela, UNICEFek Haurren Lagun den Hiri gisa onartua izateko behar diren estrategia guztiak abian jartzeko konpromisoa hartu du Zumarragako Udalak.

 

Testuinguru horretan, 2023ko azaroaren 27an, “Haurren Laguna den Hiri” ekimenaren Idazkaritza Iraunkorrak erabaki zuen Zumarragako Udala aitortzarako hautagai izatea, 2023ko deialdiaren barruan.

 

Aurten egindako lanaren fruitua da lehen urrats hau, horretarako, beharrezkoak diren hiru estrategia sortuta: Haurren eta Nerabeen Plana onartzea; La Salle-Legazpi ikastetxeko, Gainzuri ikastetxeko eta Urretxu-Zumarraga ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek osatutako Haurren Partaidetzarako Organoa sortzea; eta, Sailen arteko Mahaia sortzea.

UNICEFek zoriondu egin du Udala egindako lanagatik eta haurren eta nerabeen eskubideak betetzeko hartutako konpromisoengatik.