Oharrak
Atzealdea Haur etorkinen errefortzu saioak: behin-behineko lan-poltsa onartzea
2023ko irailaren 27ko 2023/735 Alkate Dekretu bidez honakoa erabaki da:
Lehenengo.- Epaimahaiak proposaturiko behin-behineko zerrenda ontzat eman eta argitaratzea (ikus I. eranskina).
Bigarren.- Interesatuek 3 egun natural izango dituzte euren kexa eta berrazterketak eskatzeko Zumarragako udaletxean. Halakorik ez bada zerrenda behin betiko izatera pasako da.
Hirugarren.- Behin betiko zerrenda baliatuko da ordena errespetatuz 2023- 2026 epealdian sortuko diren kontratazioetarako. Kontratazioak egiteko lan poltsa hau Urretxuko Udaletik edota UZUE Mankomunitatetik baliatu ahalko da.