Eduki publikatzailea
2023·11·21
Haurren Munduko Egunarekin bat eginez, atzo egin zen Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren ikasturte honetako lehen osoko bilkura, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Mikel Serrano alkateak Kontseiluko 18 kideei ongietorria egiten hasi zen.
Azaroaren 20an, 1989an Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa onartu zela gogorarazi zuen.
Hala ere, haur eta nerabeen eskubideen alde orain arte izandako lorpen garrantzitsuak ere aitortu behar ditugu, baina ezin dugu ahaztu oraindik ere: pobrezia, indarkeria edo desberdintasunak erronka handi direla, eta aurre egin beharko diegula hemendik ere.
Horregatik guztiagatik, udal honetan lan egiten dugun pertsonentzat funtsezkoa da haurrak eta nerabeak erabaki politikoen erdigunean jartzea, zuen proposamen eta iradokizunei ahotsa emanda, eta, ondoren, gure herriari buruzko erabakiak hartzerakoan kontuan hartzea.
Ondoren, Nerea Errasti Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak 18 kontseilariak zerrendatu zituen, hiru ikastetxeetako 5. eta 6. mailetako ikasleak.
LA SALLE |
GAINZURI |
IKASTOLA |
IBAI RUIZ |
LEIRE RUIZ |
SAMI REGHIF |
ELENE INTXAUSTI |
SARA QOURCHI |
NORA GARRIDO |
UXUE GARCES |
EKAITZ IRIBECAMPOS |
JOANES JIMENEZ |
ELEDER BILBAO |
RIMAS BENAKBA |
MAIALEN ELORZA |
ERIC CALVO |
UNAX HURTADO |
ALAIA ZUBIA |
MAREN VEGAS |
NIL ITURBE |
EUKEN RODRIGUEZ |
Ekitaldia amaitzeko, Aingere Gómez EDE Fundazioko teknikariak, ikasturtean zehar egingo den lanaren deskribapen laburra egin zuen.
Taldeko argazkiaren ondoren, parte-hartzaile guztiak kultur etxera joan dira, lan saioak egingo diren lekura, lan batzordeetan landuko diren gaiak aurkeztera.