Eduki publikatzailea

Atzealdea HAUSPO BAT BIHOTZARI: TRIKITIAREN IKUSPEGI ZABALA ETA BIZIA ESKAINTZEN DUEN ERREZITALDIA

Abenduaren 14an Zelai Arizti Aretoan egingo den kultur ekitaldi hunkigarria aurkeztu du Udalak

2025·12·10


HAUSPO BAT BIHOTZARI: TRIKITIAREN IKUSPEGI ZABALA ETA BIZIA ESKAINTZEN DUEN ERREZITALDIA
Abenduaren 14an Zelai Arizti Aretoan egingo den kultur ekitaldi hunkigarria aurkeztu du Udalak

Zumarragak “Hauspo bat bihotzari” aurkeztu du gaur. Ekitaldi hau Santa Isabel egunaren baitan asteburuko egitarauaren parte izango da eta abenduaren 14an, 12:00etan, Zelai Arizti Aretoan izango da. Mikel Serrano, Zumarragako alkatea, eta Andoni Salamero, gidoiaren, antzerki-emanaldien eta parte hartzen duten taldeen koordinazioaren arduraduna, izan dira aurkezpenean.

Bere mintzaldian zehar, alkateak Zumarraga trikitiaren sorlekua dela gogorarazi du eta “ohore bat” dela “gure nortasunaz, historiaz eta Zumarragak gure herriarekin hain lotuta dagoen instrumentu honen bilakaeran izan duen protagonismoaz hitz egiten duen ekitaldi bat hartu eta bultzatzea” azpimarratu du. Serranok, gainera, trikitiak ezin hobeto sinbolizatzen duela Zumarragaren esentzia nabarmendu du: kanpotik iritsi zenaren eta hemen zegoenaren arteko batasuna, akordeoiaren eta panderoaren fusioan islatua. Udalerria definitzen duen izaera anitz, integratzaile eta pluralaren metafora bat –adierazi du–.

Bidaia artistiko eta emozionala trikitiaren bihotzera

Andoni Salamerok aurkeztutako proposamena trikitiaren gaineko begirada berritu, sakon eta zirraragarria eskaintzeko nahitik sortu da, hainbat kultur diziplina uztartuz. Zumarragak beti izan du lotura berezi bat tresna honekin, Linazasoro, Angel Cruz Jaka, Antxiñe Mendizabal edo Javier Ramos bezalako autore eta ikerlariek kontatu duten bezala. Horrez gain, Zumarragako Secundino Esnaola Musika Eskola etengabe ari da lanean, soinu txikiaren eta panderoaren soinua belaunaldi osoei transmititzeko.

Lehen mailako artista eta kultur eragileak bilduko ditu ekitaldiak, besteak beste:

  • Mikel Alustiza eta Kepa Urteaga, Zumarragako Urteagatarrak sagaren familiakoak. Zumarragako Trikitixa.
  • Andoni Egaña bertsolaria.
  • Garazi Etxaburu, dantzaria.
  • Gorka Larrañaga, margolaria.
  • Zumarragako Musika Eskola. Secundino Esnaoola Musika Eskola
  • Andoni Salamero, gidoiaren, eszenaratzearen eta koordinazio artistikoaren arduraduna.

“Hauspo bat bihotzari” jai-giroko ikuskizuna da, eta musika, dantza, pintura, bertsolaritza eta poesia-narrazioa uztartuko ditu. Ez da trikitixa emanaldi soil bat izango, panderojoleek, trikitilariek, dantzariek eta publikoak berak Zumarragako historian zehar sortu duen giro paregabeari forma ematen diotela erakutsiko duen esperientzia baizik.

Ospakizun partekatua

Ikusleek honako hauek izango dituzte gozagarri:

  1. Trikitiari buruzko hausnarketa artistiko eta zaindua, gidoi poetiko batekin eta xehetasunez diseinatutako eszenaratze batekin.
  2. Soinu txikiaren protagonismo erabatekoa, hainbestetan herria hunkitu eta batu duen instrumentua.
  3. Hunkitzea bilatzen duen kultur esperientzia bat, sustraitzea transmititzea eta Zumarragak trikitiarekiko beti erakutsi duen grina partekatzea.

Ekitaldi honekin, Zumarragak bere historia, aniztasuna eta tradizioak eta begirada berriak batzeko gaitasuna aldarrikatuko ditu berriro. Garena ospatzeko eta bereizgarri dugun identitate kulturala indartzen jarraitzeko aukera izango da.