Oharrak

Atzealdea HIRI ETA LANDA IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN ZERGAREN KOBRANTZA IRAGARKIA

HIRI ETA LANDA IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN ZERGAREN KOBRANTZA IRAGARKIA


 

Herritar zergadun guztiei jakin erazten diegu, 2024ko urteari dagozkion Hiri eta Landa izaerako Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketa egiteko borondatezko epea, ordainketa egiteko lekua eta moduak honakoak izango direla:

Ordainketa epea:

2024ko maiatzaren 15etik ekainaren 30ra bitartean, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean

Ordainketa egiteko lekua eta modua:

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbidera bidaliko dira. Ordainketa Banku eta Aurrezki Kutxa laguntzaileen bidez egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Zergadunak ez badu ordainagiria  jaso, Udaletxeko Zergabilketa bulegoan (Euskadi enparantza 1 ) eskatu beharko du. Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan izan ezik, honako hau izango da: 9:00etatik 14:00etara

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunak zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak sartuko dira