Eduki publikatzailea

Atzealdea HIRU KATU-KUME ADOPZIO PREMIAN, ZUMARRAGAN ABANDONATU OSTEAN

Geltoki inguruko katu kolonia batean utzi zituzten kutxa batean. Babesleku batera eraman behar izatea saihesteko, adopzio familiak bilatzen dira.

2025·06·13


HIRU KATU-KUME ADOPZIO PREMIAN, ZUMARRAGAN ABANDONATU OSTEAN

Geltoki inguruko katu kolonia batean utzi zituzten kutxa batean. Babesleku batera eraman behar izatea saihesteko, adopzio familiak bilatzen dira.

Atzo goizean, Zumarragako geltoki inguruko katu kolonia batean, hiru katu-kume abandonatu zituzten kutxa batean. LauKatu elkarteko kideek eta boluntarioek zaintzen duten kolonia horietako batean izan zen, eta haien esku-hartze arinari esker, animaliei arreta eman eta albaitariarengana eraman zituzten.

Albaitariaren esanetan, bi katu txuri-beltzak arrak dira eta beltza, eme. Egun, modu probisional batean hartuta daude, baina adopzio premia larria dute, babesleku batera eraman behar izatea saihesteko eta ingurune egonkor eta seguru bat bermatzeko.

Interesa dutenek katuak ezagutu edo adoptatu nahi badituzte, LauKatu elkartearekin jar daitezke harremanetan laukatuelkartea@gmail.com helbidean, edo telefonoz 656 794 594 zenbakira deituta. Halaber, Zumarragako Udaltzaingoarekin harremanetan jar daitezke 943 72 91 70 telefonoaren bidez.

Zumarragako Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu herriko katu koloniak zaintzen dituzten pertsona eta boluntarioei, eta, era berean, herritarrei gogorarazi nahi diegu:

  • Beharrezkoa dela katu guztien identifikazioa, etxekoak zein komunitarioak izan.
  • Udalak arduratzen da katu komunitarioen esterilizazioaz.
  • Etxeko katuak kalean ibiltzen badira, haien jabeei dagokie esterilizazioa egitea.
  • Animalien abandonua delitua da, eta lekuko den edozeinek salatu egin behar du.

Gertakari honek gizartearen kontzientzia pizteko balio behar du. Zumarraga solidarioa eta arduratsua ere bada, ahotsa ez duten bizidunen ongizateaz arduratzen denean.