Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

HITZA doan, udalarekin harremana euskaraz eduki nahi duten gazteentzat

Bigarren urtez jarraian, Zumarragako Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzten gazteek GOIERRIKO HITZA egunkaria eta GoiBerri aldizkaria doan jasoko dituzte urtebetez. Promozio hau 2016an 18 urte bete dituzten gazteei zuzendua dago.

2017·03·20


Udalak gutun bana bidali behar die iaz 18 urte bete zituzten zumarragar guztiei, ekimenaren berri emanez. Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituztenek, esku orria bete eta hilaren 30a baino lehen udaletxean aurkeztu behar dute: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Posta elektronikoz ere bidali dezakete, euskara@zumarraga.eus helbidera. Aurten 84 gaztek jasoko dute alkateak eta Euskara batzordeburuak sinatutako gutuna.

Aitor Lizarazu Euskara teknikariak ekimen hau 2015ari zegokion txostena aztertu ondoren sortu zela aipatu du. «Gazteengana heltzea zaila da eta herritarrek udalarekin harremanak euskaraz izan ditzaketela jakitea nahi dugu».

Informazio iturria, eta osatua: http://www.otamotz.eus/hitza-doan-udalarekin-harremana-euskaraz-eduki-nahi-duten-gazteentzat/


Oharrak

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua Udaletxean zure tramiteak egiteko.    

EKAINAREN 22TIK AURRERA ERREFUSARENTZAKO ETA PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZIEN SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta...

2020ko "HAURREN UDAKO ZAINTZA" ZERBITZUA

COVID19 ak sortutako egoera dela eta, 2020ko uda honetan ez dira egingo Urretxuko eta Zumarragako udalek aurreko udetan egin dituzten Udaleku Irekiak, baina haurrentzako jarduerak dituen...

OHARRA: Beloki hiribidean, Bidezar kalean eta Izazpi auzoko lanetarako programatutako pintura-lanak atzeratu egin dira eguraldia dela eta.

Beloki hiribidean, Bidezar kalean eta Izazpi auzoko lanetarako programatutako pintura-lanak atzeratu egin dira eguraldia dela eta.
Web edukia bistaratu