IKASTARO BERRI BAT ESKUALDEKO SALTOKI TXIKIENTZAT, ONLINE POSIZIONAMENDUA HOBETZEKO ESTRATEGIAK ASMATU ETA DISEINATZEKO AUKERA EMANGO DUENA
2023·04·11
IKASTARO BERRI BAT ESKUALDEKO SALTOKI TXIKIENTZAT, ONLINE POSIZIONAMENDUA HOBETZEKO ESTRATEGIAK ASMATU ETA DISEINATZEKO AUKERA EMANGO DUENA
Zumarragako Zelai-Arizti Kultur Etxean emango da, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak Zumarragako Udalarekin sinatuta duen lankidetza-hitzarmenari esker.
Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eskualdeko saltoki txikiei zuzendutako ikastaro berri bat jarri du abian, Zumarragako Zelai-Arizti Kultur Etxean emango dena, Zumarragako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker. Akordio hori joan den legegintzalditik dator, eta bi erakundeen helburua, merkatariek beren negozioak hobeto eta kontsumo-eskakizun berrietara egokituta kudeatzeko tresnak eskuratu eta eguneratu ahal izan ditzaten da.
"Komunikazio eraginkorra: online eta off line merkataritzan" ikastaro berriari esker, parte-hartzaileek beren online posizionamendua hobetzeko estrategiak asmatu eta diseinatu ahal izango dituzte, edukia sortzeko estrategiak planifikatu eta eduki digitala sortzeko tresnak (reels-ak, argazkiak, etab.) oso modu praktikoan erabiltzen ikasi ere.
Prestakuntzak ez du kosturik izango merkatarientzat, Merkataritza Federazioak Lanbideren laguntzen esparruan aurkezten duen prestakuntza-planaren parte baita, eta 16 orduko iraupena izango du. Apirilaren 19an, 24an, 26an eta maiatzaren 3an, 8an, 10ean, 15ean eta 17an (astelehena eta asteazkena) emango da, merkataritza-jarduerarekin bateragarria den ordutegian (14: 00-16: 00), Zelai Arizti Kulturetxean.
Izena emateko epea apirilaren 17an, astelehena, amaituko da eta eskualdeko saltoki guztiek har dezakete parte. Izena emateko formacion@fmg.es helbide elektronikora idatzi beharko da.