Eduki publikatzailea

Atzealdea IREKITA DAGO ERAIKIN ETA LOKALETAN, GAINAZALAK ETA ALTZARIAK GARBITZEKO PRESTAKUNTZAN IZENA EMATEKO EPEA

Langabezian eta egoera ahulean dauden eta eraikinen garbiketaren sektorean trebatu nahi duten pertsonei zuzendutako programa.

2025·12·16


Zumarragako Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, 1. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat abiaraziko du, eraikin eta lokaletako gainazal eta altzarien garbiketari buruzkoa, langabezian eta egoera ahulean dauden pertsonei zuzendua

Programa honen helburua da gizarteratzeko eta laneratzeko benetako aukera eskaintzea, prestakuntza praktikoa eta lan-orientazioa uztartuz. 

Eraikinak garbitzeko oinarrizko gaitasunak eskuratu nahi dituzten 15 laguneko talde batentzat diseinatu da ikastaroa

  • Prestakuntza 

275 orduko prestakuntza izango da, eta 150 orduko prestakuntza eraikinen garbiketan, 30 orduko prestakuntza laneko arriskuen prebentzioan, 15 orduko prestakuntza laneratzeko tailerretan eta lana bilatzeko tekniketan. Prestakuntza amaitzean, parte-hartzaileek 80 orduko lanekoak ez diren lanbide-praktiken modulua egingo dute. 

Prestakuntza urtarriletik aurrera hasiko da, 9:30etik 14:00etara 

Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 22ra arte. Interesa dutenek Lanbideren webgunearen bidez (www.lanbide.eus) edo Zumarragako bulegoan aurrez aurreko hitzordua eskatuta eman dezakete izena. 

Udaletik baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak animatu nahi ditugu lan etorkizun egonkorrago bat eraikitzeko eta euren bizi kalitatea hobetzeko aukera paregabe hau aprobetxatzera. Ez geratu kanpoan!