Eduki publikatzailea
Atzealdea ISPILLA KIROLDEGIA FRESKO ITZULI DA UDAKO GELDIALDITIK
2022·08·31
ISPILLA KIROLDEGIA FRESKO ITZULI DA UDAKO GELDIALDITIK
Geldialdi hori instalazioetan mantentze- eta berritze-lan jakin batzuk egiteko baliatu da.
Dakigunez, Zumarraga lanean ari da Ispilla kiroldegiko instalazioak egokitzen, eta uztailaren 5eko artikuluan azaldutako jardueren ondoren, abuztuko 15 eguneko geldialdiaz baliatu da, kiroldegia itxita egon baita erabiltzaileentzat, mantentze- eta berritze-lanak egin ahal izateko.
Egindako lanez hitz egiten badugu, horietako bat, igerilekua hustea izan da, hau garbitu eta ura garbi mantentzen duen iragazkietako bat konpontzeko.
Horretaz gain, igerilekura doan korridoreko zein eskaileratako hormak margotu dira kolore zuriz kiroldegia giro argiago, argitsuago eta garbiago batez janzten.
Lan horiek egin ondoren, tatami-aren lurzorua ordezkatzea eta erabat berritzea besterik ez da falta uztailaren 5ean argitaratutako artikuluan aurreikusitako jarduerekin amaitzeko.
Zumarragako kirol-eskaintza herritarrengana hurbilduko duen plataforma bat ere egiten ari dira. Plataforma horrek aukera emango du eskaintzen diren jarduerak ezagutzeko eta horietan izena emateko, kiroldegian abonatzeko eta instalazioak erreserbatzeko (frontoia, tenis-zelaia, padela) gailu mugikor/ordenagailu batetik. Horrek 7.000 euroko kostua izango du.