Eduki publikatzailea

Atzealdea ISPILLA KIROLDEGIAK BERE JARDUERAK HERRITARREI ZABALDUKO DIZKIE

Ate irekien jardunaldiak irailaren 24an, 25ean, 28an, 29an eta 30ean egingo dira, eta kiroldegiko lau jarduera gidatu probatzeko aukera eskainiko dute

2026·09·23


Ispilla Udal Kiroldegiak ate irekien jardunaldiak egingo ditu irailaren 24an, 25ean, 28an, 29an eta 30ean, bere kirol-jardueren eskaintza herritarrei gerturatzeko.

Jardunaldi horietan, interesa duten pertsonek indoor txirrindularitza, indoor txirrindularitza eta body tono uztartzen dituen ikastaroa, body balance eta core stretch ikastaroetako saioak ezagutu eta probatu ahal izango dute. Ekimenari esker, mugimenduan egoteko modu desberdinak ezagutu eta pertsona bakoitzaren gustu eta beharretara hobekien egokitzen den jarduera aukeratu ahal izango da.

Saioak honela banatuko dira:

  • Indoor txirrindularitza: irailaren 24an eta 29an, 19:00etatik 20:00etara; irailaren 25ean, 10:30etik 11:30era; eta irailaren 28an eta 30ean, 10:30etik 11:30era.
  • Indoor txirrindularitza + body tono: irailaren 24an eta 29an, 17:45etik 19:00etara.
  • Body balance: irailaren 28an eta 30ean, 10:30etik 11:00etara.
  • Core stretch: irailaren 28an, 17:00etatik 18:00etara.

Ekimen honen bidez, Zumarragako Udalak herritarrei kiroldegiaren proposamenak bertatik bertara ezagutzeko aukera eman nahi die, kirola egitea eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzearekin batera.

Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ispilla Kiroldegiko harreran izena ematea. Informazio gehiago 943 72 49 61 telefono-zenbakian ere eska daiteke.