Eduki publikatzailea

Atzealdea ISPILLA KIROLDEGIAK IKASTAROETAKO ATEAK IREKIKO DITU ETA MUGIKOR BIDEZKO SARBIDE DIGITALA EZARRI DU

Urtarrilaren 26tik 30era ikastaroak probatzeko aukera izango da, eta aurrerantzean kiroldegira mugikorrarekin sartu ahal izango da

2026·01·22


ISPILLA KIROLDEGIAK IKASTAROETAKO ATEAK IREKIKO DITU ETA MUGIKOR BIDEZKO SARBIDE DIGITALA EZARRI DU

Urtarrilaren 26tik 30era ikastaroak probatzeko aukera izango da, eta aurrerantzean kiroldegira mugikorrarekin sartu ahal izango da.

Urtarrilaren 26tik 30era, biak barne, Ispilla Udal Kiroldegiak ikastaroetako ate irekiak eskainiko ditu, Zumarragako herritarrei kirol-eskaintza zabala ezagutzeko eta probatzeko aukera emanez. Ekimen honen bidez, Udalak jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria sustatzen jarraitzen du, adin eta behar guztietara egokitutako ikastaroen bidez.

Ate irekien astean, besteak beste, goizeko Pilates eta Totalfit talde berriak, gazteentzako eta haurrentzako igeriketa, indoor txirrindularitza, Body Balance, pertsona nagusientzako gimnasia eta Core Stretch probatu ahal izango dira. Horrez gain, plaza libreak dituzten ikastaro guztietan parte hartzeko aukera egongo da.

Bestalde, Ispilla Udal Kiroldegiak sarbide digitaleko sistema berria jarri du martxan, instalazioetara sartzea errazteko eta zerbitzua modernizatzeko. Aurrerantzean, ez da beharrezkoa izango txartel fisikoa eramatea, mugikorrarekin bakarrik sartu ahal izango baita.

Sarbide digitala eskuratzeko, “Nik Patrika digitala” aplikazioa mugikorrean deskargatu eta instalatu behar da, ziurtagiri digitalaren bidez aplikaziora sartu, Ispillako txartel digitala deskargatu eta sarrerako tornuetan QR kodea irakurgailura hurbildu. Sistema berri honi esker, kiroldegiko zerbitzu guztiez modu eroso eta seguruan gozatu ahal izango da.


 

Ate irekietako jardunaldietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da Ispilla Kiroldegiko harreran, bertara joanda edo 943 72 49 61 telefonora deituta.