Eduki publikatzailea

ISPILLA KIROLDEGIKO IKASTAROEK ATEAK IREKIKO DITUZTE

Urtarrilaren 16tik 20ra nahi duen orok ikastaroak doan probatzeko aukera izango du

2023·01·11


ISPILLA KIROLDEGIKO IKASTAROEK ATEAK IREKIKO DITUZTE

Urtarrilaren 16tik 20ra nahi duen orok ikastaroak doan probatzeko aukera izango du.

Ispilla kiroldegiak ikastaro berriak eskainiko ditu. Hori horrela, bai hiit express, ciclo/hit express, strong zumba, hipopresiboak eta body balance bezalako jarduera berriak ezagutzeko, bai orain arte eskaintzen ziren indoor txirrindularitza, pilates, krossfit-entrenamendu funtzionala, zumba, totalfit eta gainerako ikastaroak probatzeko aukera eskainiko du kiroldegiak. Horretarako ezinbestekoa izango da kiroldegiko harreran aldez aurretik izena ematea, ikastaroetako plaza-kopurua mugatua baita.

Ordu erdiko saioak

Aurten ere, ordu erdiko saioak eskainiko dira eguerdietan, kontziliazioa errazteko xedea dutenak. Ikastaro hauek HIIT (intentsitate altuko entrenamendua) eta indoor txirrindularitza izango dira. Asmoa denborarekin formatu honetan jarduera ezberdin gehiago egiteko aukera eskaintzea da.

Gazteentzako eskaintza

Haur eta nerabeentzako eskaintza ere zabaldu egin da ikasturte honetan eta zumba gazte, krossfit-gazte eta ciclo gazte jarduerak jarriko dira martxan. Kirolik egiten ez duten gazteei jarduera fisikoa egiteko aukera ezberdinak eskaini nahi izan dira horrela.