Eduki publikatzailea

ISPILLA KIROLDEGIKO IKASTAROEK ATEAK IREKIKO DITUZTE

Irailaren 25tik 30era nahi duen orok ikastaroak doan probatzeko aukera izango du

2024·09·18


ISPILLA KIROLDEGIKO IKASTAROEK ATEAK IREKIKO DITUZTE

Irailaren 25tik 30era nahi duen orok ikastaroak doan probatzeko aukera izango du.

Ispilla Udal Kiroldegiak ikastaro-eskaintza eguneratuko du urritik aurrera.  Hori horrela, bai berriki sortu diren ikastaroak (haurdunaldiko igeriketa, luzaketak eta core stretch), bai orain arte eskaini izan direnak (indoor txirrindularitza, pilates, krossfit-entrenamendu funtzionala, zunba, totalfit, haur eta helduentzako igeriketa ikastaroak, etab.) probatzeko aukera eskainiko du kiroldegiak. Azken hauen kasuan, plaza librerik egongo balitz bakarrik.

Era berean, itxaron zerrenda handia zuten zenbait jarduerentzako, pilates eta indoor txirrindularitza eta body tono uztartzen dituen saioak esaterako, ordutegi berriak antolatu dira.

Gazteentzako jarduerak

Haur eta nerabeentzako eskaintza ere zabaldu egin da ikasturte honetan eta zumba gazte, krossfit-gazte eta ciclo gazte jarduerak jarriko dira martxan. Kirolik egiten ez duten gazteei jarduera fisikoa egiteko aukera ezberdinak eskaini nahi izan zaizkie horrela.

Arte martzialak eta emakumeentzako autodefentsa

Arte martzialen kasuan, Jiu-jitsu, Shorinji Kempo eta Budo ninjutsu saioak eskainiko dira ikasturte honetan ere. Gainera, hilabetean behin, larunbatetan, emakumeentzako autodefentsa saioak egingo dira, arte martzialen munduan eskarmentu handia duen Maria Claveroren eskutik.

Ate irekietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da kiroldegiko harreran izena ematea, bertara joanda edo 943724961 telefonora deituta.