Atzealdea
ISPILLA KIROLDEGIKO IKASTAROEK ATEAK IREKIKO DITUZTE
Urtarrilaren 27tik 31ra nahi duen orok ikastaroak doan probatzeko aukera izango du
2025·01·24
2025ari aktibo eta osasuntsu ekiteko, Ispilla Udal Kiroldegiko ikastaroek ateak irekiko dituzte urtarrilaren 27tik 31ra, biak barne. Hori horrela, Indoor txirrindularitza, Entrenamendu funtzionala-krossfit eta Totalfit bezalako intentsitate altuko jarduerak; intentsitate baxuagoko jarduera osasungarriak (Pilates, Hipopresiboak, Luzaketak, Body balanze, Yoga, etab.); igerian ikasteko edota hobetzeko haur eta helduentzako ikastaroak; arte martzialak eta beste hainbat jarduera doan probatzeko aukera egongo da, baldin eta plaza libreak badaude.
Ate irekietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da kiroldegiko harreran izena ematea, bertara joanda edo 943724961 telefonora deituta.
Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.
Nola instalatu PWA?
Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.