Eduki publikatzailea

Atzealdea ISPILLA KIROLDEGIKO IKASTAROEK ATEAK IREKIKO DITUZTE

Zumarragako Ispilla Udal Kiroldegiak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu 2025-2026 ikasturtearen hasiera dela-eta.

2025·09·19


ISPILLA KIROLDEGIKO IKASTAROEK ATEAK IREKIKO DITUZTE

Zumarragako Ispilla Udal Kiroldegiak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu 2025-2026 ikasturtearen hasiera dela-eta.

2025-2026 ikasturtearen hasierarekin bat eginez, Zumarragako Ispilla Kiroldegiak ate irekien jardunaldiak egingo ditu irailaren 24tik 30era. Ekimen honen helburua herritar guztiei  eskaintzen diren ikastaro eta kirol-jarduera anitzak ezagutaraztea da.

Aste horretan zehar, interesa duten pertsonek programatutako jardueretan doan parte hartzeko aukera izango dute, betiere plaza libreak badaude. Jardunaldi hauen bidez, kirolerako sarbidea eta bizi-ohitura osasungarriak sustatu nahi dira, baita denboraldi berriaren hasieran martxan jarri diren proposamenak aurkeztu ere.

Ispilla Kiroldegiak jarduera programa zabala eskaintzen du, maila eta adin guztietarako igeriketa ikastaroak, haurdunaldiko igeriketa, arte martzial modalitate desberdinak edo luzaketak, ziklo indoor, entrenamendu funtzionala, totalfit edo pilates bezalako lehorreko zenbait ikastaro.

Informazio gehiago nahi duenak Ispilla Kiroldegiko harrerara jo dezake edo 943 72 49 61 telefonora deitu.

Animatu!