Eduki publikatzailea
Atzealdea JAI ALAIKO OBRAK AURREIKUSI MODUAN DOAZ AURRERA
2023·11·23
Obra ASFALTADOS Y CONSTRUCCIONES MORGA, SL enpresari esleitu zaio, eta lanak 4 hilabete inguru iraungo du.
Orain arte egindako lanekin jarraituz (Euskadi plaza urbanizatzea eta Soraluze kalea oinezkoentzat egitea), proiektu berri honek Jai-Alai kalearen ingurunearekin homogeneoa den hiri-diseinua sustatzeaz gain, Soraluze kaleak, Euskadi plazak eta Legazpi kaleak osatzen duten ardatzaren oinezkoentzako lanak osatu nahi ditu; eta, horrela, batez ere oinezkoentzako aisialdirako hiri-ingurune garrantzitsua izango du Zumarragak.
Azken batean, helburua oinezkoen beharren eta ibilgailuen trafikoaren arteko oreka bilatzea da: alde batetik, kaleko merkataritza-jarduera indartuz, baina, bestetik, trafikoak bide publikoaren etorkizuneko erabiltzaileengan eta inguruko eraikinetan bizi direnengan izango duen eragina arinduz.
"Oinezkoaren aldeko apustua egingo da kalea berritzean: automobilak kalea zerbitzatuko du eta ez alderantziz".
Ondorioz, aldaketa, batez ere, ibilgailuen trafikoa berrantolatzean datza, inguruko bideen trazadura berrikusita, oinezkoentzako azalera lortuz, oinezkoentzako eremuak zabalduz, kalea berriro oinezkoentzako bihurtuz eta kaleen arteko komunikazio-ardatz nagusiak indartuz.
Oinezkoei dagokienez, arreta berezia eskaintzen zaie zeharkako kaleekin oinezkoentzako loturei, Iparragirre kaletik sartzeko sarbideari, Piedad kaletik sartzeko bideari, Legazpi kalearekiko edota Euskadi plazarekiko loturari; eta, bereziki, Zelai Arizti parketik oinezkoentzako zeharkako loturari eta Euskadi plazara alboko sarbiderako eskailerei eta igogailuari, Jai-Alai kaleko zatien elkargunean. Horrela, hiri-ingurunea behar bezala konfiguratzea eta behar bezala ulertzea erraztuko baita.
Obra hiru zatitan banatzen da.
- 1. zatia. Iparragirre kalea eta Jai-Alai kaleko bideen elkarguneraino.
- 2. zatia. Piedad kalea eta Jai-Alai kaleen elkarguneraino.
- 3. zatia. Legazpi kaleraino iristen den azken zatia, Euskadi plazarekin bat egiten duen tokian.
Hiru zatietan oinezkoen zabalera handitzen denean, zuhaitzak eta lorategi-eremu berriak jartzeko lanak egiten ari gara (altzairuzko babesekin), eta ingurune atseginagoak sortuko dira pertsonentzat; halaber, hiri-altzariak jarriko dira: bankuak, paperontziak, bizikleta-aparkalekuak, piboteak, etab.
Gaur egun, obraren ia % 50 egin dugu, % 46,25, 226.890 €-rekin. San Sebastian egunerako 2024ko urtarrila aurreikusten dugu.