Eduki publikatzailea
Atzealdea

JAVIER SENENT GARCÍA, GURUTZE GORRIKO PRESIDENTEA, ZUMARRAGAN IZAN ZEN JOAN DEN OSTIRALEAN

Javier Senet: “Zumarraga gizarte-erantzukizun eta konpromiso handia duen udalerria da, egoerak hala eskatzen duen guztietan lankidetzan arituz”

2023·02·27


JAVIER SENENT GARCÍA, GURUTZE GORRIKO PRESIDENTEA, ZUMARRAGAN IZAN ZEN JOAN DEN OSTIRALEAN

Javier Senet: “Zumarraga gizarte-erantzukizun eta konpromiso handia duen udalerria da, egoerak hala eskatzen duen guztietan lankidetzan arituz”

Joan den ostiralean, Gurutze Gorriko presidente nazional Javier Senetek; Euskadiko presidente Estibaliz Arnaizek; Gipuzkoako eta Urola Garaiko presidente Jose Luis Peñak eta izendatutako azken taldeko kideak bisita egin zuten Zumarragara.

Zumarragako alkatea Gurutze Gorriaren Madrilgo egoitza nazionalean izan zen aurreko legealdiko amaieran, FEMPekin garatzen den eta Zumarragako Udalak babesten duen “ATENPRO” programaren aurkezpenean. Hantxe gonbidatu zuen Serranok Gurutze Gorriko presidentea Zumarragara.

Joan den ostiralean, otsailak 24, gauzatu zen Mikel Serranorentzat eta Udalarentzat ohorea den bisita hau.

Bertan, erakundeen arteko lankidetzari buruz hitz egin ahal izan zuten, Gurutze Gorriak garatutako ekimenetatik bilatzen diren helburuei buruz eta Zumarragako herriak egindako lankidetza guztiekin erakusten duen konpromiso eta lankidetzari buruz.

Mikel Serranok erakundeak erakusten duen profesionaltasuna eta lankidetza nabarmendu nahi izan zituen, gizarte osoari zuzenean zein zeharka eragiten dioten hainbat zirkunstantziari aurre egiteko, hala nola denok bizi dugun egoera pandemikoari esaterako.