Eduki publikatzailea

Atzealdea JULIO PASCUALEK BERE ERRONKA PERTSONALA AMAITU DU ANTIORA IGOERA SOLIDARIOA EGINEZ

Zumarragak sinbolismoz, ahaleginez eta elkartasunez betetako une bat bizi izan du gaur goizean Julio Pascual zikloturista zumarragarraren erronka pertsonalaren gailurrarekin, Antiguako ermitarako 777. igoera bizikletaz burutu baitu.

2025·12·30


JULIO PASCUALEK BERE ERRONKA PERTSONALA AMAITU DU ANTIORA IGOERA SOLIDARIOA EGINEZ

Zumarragak sinbolismoz, ahaleginez eta elkartasunez betetako une bat bizi izan du gaur goizean Julio Pascual zikloturista zumarragarraren erronka pertsonalaren gailurrarekin, Antiguako ermitarako 777. igoera bizikletaz burutu baitu.

11:30etan, Julio Eitzagako ibarretik abiatu da, Udalak duela gutxi birsortu duen gunetik, azken ibilbide hori berarekin partekatu nahi izan duten lagunek eta hurbileko pertsonek lagunduta. Aurreikusitako ibilbidea amaitu ondoren, jardunaldia Eitzagako ibarrean amaitu da berriro, erronka osoari zentzua ematen dion keinu solidario batekin: 2.500 euroko txekea ematea Katxalin elkarteari, Lurkide Hondalanak enpresaren babesari esker.

Igoera amaitu eta La Antiora iritsi direnean, ermita kanpandorreko canpaiak jo dira, eta Julio eta bere lagunek ermita barruan izan dira, une hunkigarri batez beteta.

Ekitaldian Izal izan da, Katxalin elkarteko gazte bat, gaur bere tratamendua amaitu duena; benetako heroi bat, gaur bere erronka pertsonala ere gainditu duena.

Erronka honen bidez, 2.500 euroko dohaintza egin da Katxalin elkarteari, Lurkide Hondalanak enpresaren babesari esker. Dohaintza hau posible egin duten hainbat eragileek lankidetza eta koordinazioa eskaini dute, eta bertako laguntza eta elkarlana, Udalaren bitartez, laguntza solidario hau egiteko bidea irekitzeko erabatekoa izan da.

67 urterekin, Julio Pascualek 776 igoera egin ditu 137 egunetan, eta gaur 777 igoera sinbolikora iritsi da. Iraunkortasunaz, diziplinaz eta bizitza aktiboarekiko konpromisoaz hitz egiten duen erronka da, eta Udalak duela gutxi aitortu nahi izan zituen balio horiek Kirolaren Galan, bere ibilbide luzea eta hainbat hamarkadatan tokiko kirolari egindako ekarpena azpimarratuz.

Zifretatik harago — 112.000 metrotik gorako desnibel positiboaren baliokideak —, Julioren erronka esperientzia partekatua izan da. Hilabete hauetan zehar, herritar ugarik, UGLEko ikasleek, Ispilla kiroldegiko erabiltzaileek eta inguruko kolektiboek gora egiten jarraitu eta animatu dute, Antiguarako bidea elkar ezagutzeko gune bihurtuz.

Zumarragako Udalak Julio Pascualen adibidea eskertu eta balioetsi nahi du, baita Lurkideren eta Katxalin elkartearen inplikazioa ere, bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeei laguntza eta babesa emateko egindako lana funtsezkoa baita. Horrelako ekimenek Zumarragako herritarren izaera solidario, konprometitu eta hurbila islatzen dute, eta udalerria definitzen duten errotze eta komunitate balioak indartzen dituzte.