Eduki publikatzailea
Atzealdea

Kobrantza Iragarkia

Herritar zergadun guztiei jakin erazten diegu, 2020ko urteari dagozkion Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Udal zergaren  ordainketak egiteko borondatezko epea, ordainketak egiteko lekua eta moduak honakoak izango direla:

 

Ordainketa epea:

Martxoaren 1etik Apirilaren 22ra bitartean.

 

Ordainketa egiteko lekua eta modua:

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbidera bidaliko da. Ordainketa Banku eta Aurrezki Kutxa laguntzaileen bidez egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Zergadunak ez badu ordainagiria  jaso,  Udaleko Zergabilketa bulegoan (Euskadi enparantza 1) eskatu beharko du. Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan izan ezik, honako hau izango da: 9:00 retatik 14:00 tara

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunak zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak sartuko dira.

 

Datu bereizgarrienak

 

-Erroldan alta emanda dauden ibilgailuak guztira 5.825 dira, hauetatik turismoak 4.948.

 

- 2020 urteko erroldan kobratuko den kuota garbia 7650.129,29€ takoa izango dela.