Eduki publikatzailea
Atzealdea

Landare inbaditzaileak desagerrarazteko kanpaina

Kanpaina Otsailetik aurrera jarriko da martxan.

2020·01·29


Landare aloktono edo exotikoak jatorriz bertakoak ez direnak dira, hau da, beste eremu geografikoetatik iritsitakoak dira, modu naturalean edo gizakiaren eragin zuzen edo zeharkakoagatik. Hauetako batzuk naturalizatu egin dira, edo beste modu batera esanda, ingurura egokitu eta arrakastaz ugaltzea lortu dute. Landare hauek eremu geografiko berri batean ezartzen direnean bertako landarediarekin lehiatzen dira ura, elikagaiak eta argia eskuratzeko; eta landare autoktonoak ordezkatzea lortzen dutenean ekosistema eraldatzen dute.

Zumarragan hainbat espezie inbaditzaile aurki daitezke, orokorrean ibai hertz eta bide bazterretan agertzen dira, hau da, gizakiaren eragin gutxiko lurretan, baina beste batzuetan lorategietan ere ikusi ahal dira.

Zumarragan aurki daitezkeen espezie inbaditzaile ohikoenak ondorengoak dira: Cortaderia selloana, Reynoutria japonica, Ailanthus altissima, Buddleja davidii eta Agave americana.

 

Hauetako espezieren bat ikusiz gero, bidali mezu bat partehatzea@zumarraga.eus helbidera hurrengo informazioarekin:

  • Argazkia
  • Kokapena
  • Kontaktua

 

 

Landare inbaditzaileen inguruko informazio gehigarria: https://labur.eus/gKOBJ