Eduki publikatzailea
Atzealdea LEGAZPI KALEA IBILGAILUEN ZIRKULAZIORAKO IREKI DA BERRIRO
2024·07·12
LEGAZPI KALEA IBILGAILUEN ZIRKULAZIORAKO IREKI DA BERRIRO
Aglomeratze- eta asfaltatze-lanak amaitu dira, ezarritako epeak betez
Legazpi kalea ibilgailuentzat irekita egongo da gaur, uztailak 12, 18:00etatik aurrera. Aglomeratze- eta asfaltatze-lanak amaitu ondoren, ezarritako epeak bete dira, eta zirkulazioari berrekiteko aukera eman da.
Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei eta, bereziki, Legazpi kaleko bizilagunei, sortutako eragozpenen aurrean erakutsitako ulermen eta pazientziagatik. Deserosotasun horiek gure kaleetarako beharrezkoak diren hobekuntzen ondorio saihestezinak dira, tokiko ekonomiari mesede egitea eta gure merkataritzari laguntzea helburu duten hobekuntzak.
Oso gutxi falta da Legazpi kalea erdi oinezkoentzat bihurtzeko lanak amaitzeko. Esku-hartze hori “Zumarraga, eredu komertzial digital eta jasangarria sendotuz” proiektuaren parte da, eta Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatzen dute.
Zumarragako Udalak gure azpiegituraren garapen eta modernizazioarekin konprometituta jarraitzen du, beti ere gure komunitatearen onura eta ongizatea bilatuz.