Eduki publikatzailea
Atzealdea MAIALEN JOSUE GARCIA IZAN DA ZUMARRAGAKO “HAUR ETA NERABEEN KONTSEILUARI” LOGO EMAN DIONA
2024·11·21
Zumarragako Udalak, Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluaren nortasunaren sorreran gazteenek parte har zezaten, lehiaketa bat antolatu zuen bere logoa diseinatzeko. Udalak haurren eta nerabeen eskubideekin duen konpromisoaren parte da ekimen hori, eta adingabeek beren inguruneari eragiten dioten erabakietan modu aktiboan parte hartzea sustatzen du.
Lehiaketa honetan, 136 haurrek parte hartu dute. Sari banaketa ekitaldia, Azaroak 20a Haur eta Nerabeentzako Eskubidearen Eguna baitan ospatu da Zelai Arizti Kultur Etxeko areto nagusian. Ekitaldia Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Nerea Errasti Gazteria zinegotziak eta 2023/24- 2024/25 ikasturteetako Haur eta Nerabe kontseilukideak parte hartu dute.
Epaimahaiak, Haur eta nerabeen eskubideak erakustea baloratu du. Epaimahaia Arte Ederretako bi irakasleak eta aurtengo Haur eta Nerabe hiru Kontseilukideak osatu dute.
Sari bakarra izan da, irabazleak 100 eurotan baloratutako eskola material zestoa, diploma eta logo irabazlea duen tela-poltsa jaso du. Beste partaide guztiek, Zelai Arizti Kultur etxeko harreran diploma eta tela-poltsa eskuragarri izango dute, hilak 25etik aurrera.
Aurkeztutako marrazkien erakusketa Zelai Arizti harreran ikusgarri egongo da Azaroak 24 arte.
2022ko urrian, Zumarragako Udalak Unicefen Hitzarmena sinatu zuen, Zumarragan bizi diren haur eta nerabeen eskubideak bultzatzeko konpromisoa indartzeko borondatea adieraziz.
Hori dela eta, 2023an Zumarragako Haur eta Nerabeen Udal Kontseilua eratu zen, udalerriko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 18 haur ordezkarik osatua. Kontseilu hori parte hartzeko organoa da, eta adingabeei aukera ematen die udal politiketan kontuan hartuko diren proposamenak egiteko.