Eduki publikatzailea
Atzealdea MAIATZAK 9 ETA 10, GIPUZKOAN GAZTE TOUR 2025 ZUMARRAGARA ITZULIKO DA KULTUR PROGRAMAZIO ZIRRARAGARRI ETA ANITZAREKIN
2025·05·06
Aurreko ostiralean, Gazteria sailak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Gazteria Departamentuarekin batera Gipuzkoan Gazte Tour 2025ko udaberriko programazioko lehen hitzordua aurkeztu zuen. Izan ere, programa dagoeneko kultur erreferentzia bihurtu da Gipuzkoako gazte eta nerabeen artean. Ekitaldi hau musikaren eta arte eszenikoen ingurukoa da eta probintziako hainbat herrirekin lankidetzan gauzatuko da. Hain zuzen ere, udaberriko edizioa Zumarragan hasiko da maiatzaren 10an.
Gipuzkoan Gazte Tour gazteentzako ekimena da, eta Zumarragak 2018tik hartu du parte bertan. Gainera, aurten, programak bere tailer pedagogikoak berreskuratuko ditu. Zumarragako edizio berri honetan, gazteen talentua eta sormena sustatzeko diseinatutako masterclass bat txertatuko da.
Hauek dira programatutako jarduerak:
Maiatzaren 9n, ostirala, Dama Lola Indigoren, lehenengoetariko dantzaria ospetsuak doako dantza-masterclass bat emango du Gure Txoko Gizarte Etxeko 4. solairuan, 18:00etan. Hau aukera paregabea izango da herriko gazteek dantza garaikidearen arloan onenetako batengandik ikasteko. Masterclass honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da online, eta udalaren webgunean eta sare sozialetan nahiz udalerriko gune estrategikoetan banatuko den informazio-kartelean egiteko aukera izango da (Kultur Etxea, ikastetxeak, kirol-establezimenduak, etab.).
Izen emate esteka:
https://forms.office.com/e/2TMV2eJXCn?origin=lprLink
Maiatzaren 10an, larunbata, 20:00etan eta Izazpi auzoaren estalkian gorabidean dauden artistek eta bertako artistek parte hartuko duten doako kontzertu batera joateko aukera izango dugu.
XSAKARA + ANIXE: euskal eszena urbanoko ahots berritsuenetako eta indartsuenetako bi dira.
Xsakara, Ilargiren semea ezizenarekin ezaguna, Bermeoko Xabier Gutiez da. Bi disko eta bi EP kontzeptualekin, bere ibilbide pertsonala eta emozionala islatzen duen unibertso musikala sortu du. Bere azken lana, ILARGIAREN SEMEA (2024), heldutasunez eta zentzu kritikoaz itxi duen ziklo baten amaiera da.
Anixe, berriz, Euskal Herriko artista urbanoa da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez sortzen duena. Euskarazko musika urbanoan aitzindari, estilo fresko eta kulturarteko batekin dator, eta bere indar eszenikoa, mezu sakoneko letrek eta publikoarekiko konektatzeko gaitasunak eszena berriko funtsezko figura bihurtzen dute.
Gainera, aurten ere Zumarragako gazteen iritziak eta proposamenak jasotzeko eta haien gustuak bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Gazteria Sailetik, eta udaleko sare sozialen bitartez, partaidetza-prozesu bat egin da, eta bertan beraiek erabaki dute XSAKARA Y ANIXE batera arituko den artista Josu Mendizabal zumarragarra izango dela. Krak3n izenez da ezaguna maila artistikoan.
Zumarragako Udaletik eskerrak ematen dizkiogu Gipuzkoako Foru Aldundiari horrelako ekimenetan laguntzen jarraitzeagatik eta herritarrei programa honetan parte hartzera eta gozatzera animatzen ditugu.