MENDIZABAL POLIGONOAK ERE DAGOKION IRISGARRITASUNA IZANGO DU
2023·02·01
MENDIZABAL POLIGONOAK ERE DAGOKION IRISGARRITASUNA IZANGO DU
Poligonoa osorik berritzeko proyektuaren 10 jarduketa-faseetatik 8. Eta 9. Faseak amaitu ondoren martxan dira 4. Faseko berrurbanizazio lanak
Jarduera Campezo Obras y Servicios, S.A.-k eramango du aurrera eta 532.204,77 € ko guztizko kostua izango du (439.838,65 €+ 92.366,12 € BEZ). Lanak 17 aste inguruan amaitzea aurre ikusten da, hau da, ekaina inguruan.
Jarduketa honen bidez, Jose Maria Busca Isusi Etxetaldea, 3/9 zenbakitik 8/14 zenbakira berrurbanizatu nahi da. Horretarako, 8. eta 9. faseetan egin zen moduan espaloiak berrituko dira baldosa granitikoa erabiliz eta indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betez. Horrela, gutxienez 2 m-ko zabalera emango zaie. Era berean, granitozko zintarri berriak jarriko dira, kontrazinta berriekin errematatuta, dagoen saneamendu-sarea hobetuz, eta areka eta hustubide berriekin handituz; bai errepidearen alboetan, bai eta 9., 10., 11., 12., 13. eta 14. komunitateetako atzealdeetan ere. Era berean, atzeko alde horietan dauden eskailerak ere berrituko dira. Horiez gain, espaloi berriak beherago dauden kaleekin lotzen duten eskailerak ere berrituko dira.
Errepidea fresatu eta asfaltatu egingo da, seinaleztapen horizontal berri baten bidez errematatzeko.
Zuhaitzei dagokienez, gehienak mantendu egingo dira eta granitoz egindako alkorke berriak jarriko zaizkie. Horrez gain, 8 eta 14 zenbakien inguruan dauden asfaltozko plazatxoak berdegune bihurtuko dira. Azkenik, hiri-altzariak berrituz bukatuko da obra: bankuak, barandak, pilonak eta iturri berri bat ere, besteak beste.
Jarduera hau Udalak Mendizabal Poligonoa osorik berritzeko hartutako konpromisoaren barruan dago. Konpromiso hori 10 jarduketa-fasetan banatuta dago, eta horietatik 8 eta 9 faseak burutu dira dagoeneko. Laugarren fase hau gauzatu ondoren, 10. fasearekin jarraituko da.