Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

Merkataritza Berpizteko Plan Berezia

Zumarragako Udalak Eusko Jaurlaritzak ko-finantzaturik eta BITARTEAN elkartearekin duen akordio markuaren azpian zein udalerriko merkatarieki nahiz ostalariekin batera, gure hiriekonomiaren MERKATARITZA BERPIZTEKO PLAN BEREZIA –MBPB- prestatzeko azterlana martxan jarri du, eta proiektu horren egikaritze teknikoaren enkargua Ikertalde Grupo Consultor enpresari eman zaio.

2017·03·14


Proiektuak, Zumarragaren posizionamendua hirugarren sektoreko erdigune gisa indartzeko aukera ematen duen, merkataritza sustatzeko ekintza plan bat zehaztea du helburu. Hori dela eta, zure lankidetza eskatu nahi dugu lan prozesu hau aberasteko eta azken finean denon artean etorkizuneko erronka hauei aurre egiteko ahalik eta egokien den plan bat eraikitzea lortzeko. Zehazki, Zumarragako merkataritzaren beharrak eta eskaria hobeto ulertzeko aukera emango digun galdetegi labur bat betetzea eskatzen dizugu. Zumarragako Udaletxearen webgunean (http://www.zumarraga.eus/) online formatuko galdetegira sarbidea ematen duen banner-a aurkitu dezakezu edo baita ere proiektuaren garapenerako sortu den web orriaren bitartez (https://sites.google.com/site/percozumarraga/ ). MBPB proiektuaren webgune honetan, proiektuari buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezu, eta merkataritza eta turismoaren inguruan zure ekarpen konkretuak egiteko aukera izango duzu ere. Ematen diguzun informazioak errespetuzko tratamendu erreserbatua izango du, honako lanaren helburuekin bat datorren sekretu estatistiko egokiarekin batera. Besterik gabe eta zure lankidetza aldez aurretik eskertuz, jaso ezazu gure agurrik beroena.

Oharrak

ZAINTZA 2020 ZERBITZUA BERTAN BEHERA

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren eta Eudelen gomendioei jarraituz, Euskadin baieztatutako COVID-19 kasuen ondoren, Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatutako Zaintza 2020 ...

OHARRA: Ur mozketak Antio Hiribidean.

Antio Hiribidean ur mozketak egingo dira isuri arazo bat konpontzeko. Uztailak 14, asteartea 15:00etatik 17:30etara. 2º eta 19º tarteko atariei eragingo die. 

UDALBATZAR BEREZIA 6/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko uztailaren 14a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. AURREKO BILERAKO AKTA. 2....

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua

Zumarragako egoitza elektronikoan eska dezakezu aurretiko hitzordua Udaletxean zure tramiteak egiteko.    
Web edukia bistaratu