Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

MERKATARITZAN EUSKARAZ KANPAINAKO SARI BANAKETA

Atzo, martxoaren 30a, izan zen “Nik euskaraz erosten dizut! Nik euskaraz saltzen dizut!” kanpainaren sari banaketa ekitaldia. Legazpi, Urretxu eta Zumarragako dendari eta bezeroek Legazpiko kultur etxeko aretoa bete zuten.

2017·03·31


Legazpiko kultur etxeko areto nagusia bete egin zen Legazpin, Urretxun eta Zumarragan abendutik otsailera martxan izan den ATERA SELFIEA ZURE DENDARIAREKIN ekimenaren sari banaketa ekitaldian. Mankomunitate mailako kanpaina izaki, Koldobike Olabide Urola Garaiko lehendakariak guztiei ongietorria eta eskerrak eman ondoren kanpainaren nondik norakoak aipatu zituen. Datuei dagokienez, 91 selfie guztira. “Badakigu argazki hauek ez direla euskaraz egiten diren sal-erosketa guztiak; baina, agertzen direnak badira!” Kanpaina honekin herriko dendetan euskaraz egiten diren sal-erosketei errekonozimendua egin nahi izan zaie selfien bidez.

 

 

Balorazioen ondoren, Zingi-zango elkarteko Nekane Gonzalezek sarituei deitu zien banan-banan. Herri bakoitzean 50 euroko 10 erosketa txartel zozketatu ziren, eta hiru herrietako alkateek banatu zizkieten sariok bezero eta dendariei. Saria bezeroek argazkia ateratako dendan gozatu beharko dute.

Hona hemen Zumarragako sarituak.

 

ZUMARRAGAKO SARITUAK:

 

Dendak

Bezeroak

Santa Cruz pinturak

Juli Bidegain

Josune janari denda

Puy Elgarresta

Aramburu Ta Amilleta

Joxe R. Larrañaga

Berbel botika

Ana Alustiza

Kux kux

Irene Bareño

Intersport

Edurne Ormazabal

Salegi harategia

Begoña Larrañaga

Aitzene

Sonia Araguzo

Julita

Eneida Andueza

Gráficas Legazpi

Itziar Txintxurreta

 

 

Amaieran, argazkia atera zuten guztiek elkarrekin, eta eskerrak eman zitzaizkien parte-hartzaile guztiei.

Informazio gehiago: http://www.zumarraga.eus/eu/-/badator-merkataritzan-euskaraz-kanpaina-berria


Oharrak

KONPOSTAREN KALITATEA HOBETZEKO KANPAINA: KONPOSTA DOAN BANATUKO DA GARBIGUNEETAN

Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera  edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da  grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez...

EKAINAREN 1EAN EDUKIONTZI MARROIETAKO SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 dela eta, martxoaren 17n  errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako  sarrailak  eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak...

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2020-07-12

Iragarki honen bitartez herritarroi aditzera ematen zaizue indarrean dagoen hautesle-zerrenda -udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri horretan erroldatuta...

OHIKO UDALBATZARRA 4/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko maiatzaren 19a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. UDAL ERREGELAMENDU OROKORRA: UDAL ORGANOEN BILERA...
Web edukia bistaratu