MIKEL SERRANO ZUMARRAGAKO ALKATEAK SECUNDINO ESNAOLA 12-14 REN ATZEALDEKO OBRAREN EGUNGO EGOERAREN BERRI EMAN DU
2023·02·08
MIKEL SERRANO ZUMARRAGAKO ALKATEAK SECUNDINO ESNAOLA 12-14 REN ATZEALDEKO OBRAREN EGUNGO EGOERAREN BERRI EMAN DU
Mikel Serrano: “Azpimarratzekoa da esku-hartze hau, Zumarragan jarduera komertziala eta aisialdia sustatuko duen, geltoki intermodaletik Euskadi plazaraino joango den ibilbide bat osatuko duten hiruko lehen fasea dela."
Berrurbanizazio-obrek aurrera jarraitzen dute, Secundino Esnola kaleko 12-14 atzealdean; obra horiek Construcciones M.B. Antio, S.L.L.ri esleitu zaizkio, 426.410,84 gehi 89.546,28 €-ko esleipen-aurrekontuarekin, BEZaren kontzeptuan; guztira, 515,957,12 €. Obra horiek duela gutxi hasi dira, urtarrilaren 23an, eta gutxi gorabehera 5 hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Orain, obra horretako lanik handienak egiten ari dira: inguruan dauden hondoratzeekin lotutakoak.
Serranok, gaur goizean obrara egindako bisitan, jarduketa honen bidez Secundino Esnaola kaleko 12-14 atarien eta Urola ibaiaren artean dagoen zatia berrurbanizatuko dela gogorarazi du. Horretarako, konpondu beharreko lehen arazoa eta handiena zonan dauden hondoratzeekin lotutakoa da. Horrela, zulatzen hasi dira, lursail egonkorra aurkitu arte, eta horren gainean beste betegarri trinkotu bat jarri da, urbanizazio berriari egonkortasuna emango diona. Hala, gutxi gorabehera -6m-ko kotaraino jaitsi behar izan da. Horretarako, eraikinaren eta ibaiaren artean zeuden azpiegitura-sare guztiak eraitsi behar izan dira, gainazalean zeuden elementu guztiak kendu behar izan dira, eta zolata eta zoladura osatzen zuten hormigoi inprimatua eraitsi behar izan dira.
Gaur egun, zulatze-lanekin jarraitzen da, eta, aldi berean, behar diren betelanak egiten dira hondoratzeko arriskua duen lur guztia kendu den eremuetan, leku irekia ahalik eta kontrolatuena izan dadin.
Alkateak azaldu duenez, aurrerantzean, eta betelanekin dagozkien kotak lortu ahala, azpiegitura-sare berriak sortuko dira – udal-argiteria, udal-zuntz optikoa, euri-uren eta ur beltzen saneamendua, ur-hornidura – urbanizazio berria eraikitzeko. Urbanizazio berria lurzoru egonkorreko zola berri batekin amaituko da, eta baldosa granitiko granailatuz jantziko da. Horrela, “espazio atseginago bat sortuko da, lore- eta zuhaitz-landaretza berriarekin naturalizatua, egonaldi-eremuak eta igarotze-eremuak konbinatuko dituena, betiere Udalak udalerriaren nortasun historikoa berreskuratzeko duen asmo irmoan oinarrituta. Kasu honetan, keinu bat egingo zaio Urolako trenbideari, zeina egungo Bidegorritik igarotzen den espazioa hartzen zuen trenbidetik igarotzen baitzen.” Bidegorrian ere esku hartuko da, azpioinarria saneatuz eta zoladura berria emanez, inguruan dauden farolak berritzeaz gain.
Halabear, esku-hartze hau lehenengo fase bat dela, Secundino Esnaolaren 12. eta 14. atarien atzealdea hartzen duena; bigarren fase batek jarraituko duela, Ibaiondoko atzealdearen berrurbanizazioa hartuko duena; eta hirugarren fase baten bidez amaituko dela nabarmendu du, Urola kalearen berrurbanizazioa hartuko duena. “Hiru fase horiek ibai-pasealeku bat osatuko dute, Geltoki Intermodala Udalarekin eta, aldi berean, herriko Plazarekin eta bertan ospatutako Azokarekin lotuko duena; horrela, egoiliarren zein Zumarragako udalerrira joaten diren bisitarien aisialdia, merkataritza eta eguneroko jarduera sustatuko dira.”
Bisitaldiari amaiera emateko, Mikel Serranok 2022. urtearen inguruan egin diren 20 jarduketak (2.800.0000 euroko inbertsioa suposatuz) eta 2023. urtean hasitakoak laburbildu ditu. Idazketa- eta egikaritze-fasean dauden proiektuak, hala nola Artiz 24-26 auzoa berrurbanizatzea 32. zenbakira arte (Julian taberna, Mendizabal poligonoaren 4. fasea, Euskal Herria etorbidearen 2. fasea 29-35 zenbakiarekin edo ospitaleko biribilgunetik laster hasiko den industrialdearen sarreraraino doan bulebarizazioa. Azken horretarako, 345.000€inguruko inbertsioa aurreikusten da.