Eduki publikatzailea
Atzealdea

MIKEL SERRANOK ZUMARRAGAKO ALKATETZARI EUTSI DIO BESTE LEGEGINTZALDI BATEAN

Udalbatza osatzen duten 13 zinegotziek akten jabetza hartu zuten

2023·06·19


MIKEL SERRANOK ZUMARRAGAKO ALKATETZARI EUTSI DIO BESTE LEGEGINTZALDI BATEAN

Udalbatza osatzen duten 13 zinegotziek akten jabetza hartu zuten

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, eratu zen Zumarragako Udalaren gobernu-talde berria 2023-2027 legegintzaldirako. Udalbatza eratzeko bilkura goizeko 10: 30ean izan zen, Udaleko osoko bilkuren aretoan, eta Udalbatza osatzen duten 13 zinegotziek beren akten jabetza hartu zuten.

EAJ abstenitu egin da eta PSE-EEk alkatetzari eutsi dio Mikel Serrano buru duela. PSE-EEk sei ordezkari izango ditu gobernu-taldean, eta horiek, alkateaz gain, Rosa Maiza, Nerea Errasti, José Maria Bermejo, Arantxa Gonzalez eta Iñaki Mendiluze dira.

Mikel Serrano

Rosa Maiza

Nerea Errasti

José Maria Bermejo

Arantxa Gonzalez

Iñaki Mendiluze.

Ordezkari gehien izango lituzkeen bigarren alderdia EHBILDU izango litzateke, bost zinegotzirekin. Aritz Elgarresta, Josu Aztiria, Ainhoa Osinalde, Irati Arratibel eta Belen Baztarrika.

Aritz Elgarresta

Josu Aztiria

Ainhoa Osinalde

Irati Arratibel

Belen Baztarrika

Eta, azkenik, bi zinegotzirekin EAJ-PNV dugu, eta hauek izango dira ordezkariak: Josu Idigoras eta Daniel Jimenez.

Josu Idigoras

Daniel Jimenez