Eduki publikatzailea

Atzealdea MIKRO IPUIN LEHIAKETA 2025: OINARRIAK

Urretxuko eta Zumarragako Udaletako euskara sailek, Euskaraldiko egitarauaren barruan, mikro ipuin lehiaketa antolatu dute.

2025·03·31


Parte hartzeko aukera zabalik dago Urretxun edo Zumarragan, bizi lan egin edo ikasten duen edonorentzat, bi kategoriatan: haurrak (16 urtetik beherakoak) eta helduak. Gaia librea izango da, eta lanek 500 eta 1.000 karaktere artean izan beharko dituzte.

Lanak apirilaren 30erako aurkeztu beharko dira: sustapena@urretxu.eus edo euskara@zumarraga.eus helbidera bidalita. Bidalketa egiterakoan, parte hartzaileek izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dituzte.

Literaturan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak zehaztuko du nortzuk diren saridunak. Sari-banaketa maiatzaren 22an izango da, 18:00etan, Areizaga Kalebarren Plazan. Bi kategorietan hiruna sari banatuko dira, eta egunean bertan jakinaraziko da saridunak nor diren.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Zumarragako Euskara Zerbitzuarekin jar zaitezkete harremanetan 943 72 91 53 telefonora deituta edota euskara@zumarraga.eus helbidera idatzita.

Animatu parte hartzera!