Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

MINTZALAGUNAK: IKASTURTEKO LEHEN LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA

1
Joan den ostiralean –otsailaren 24-, Urretxuko Gorribide elkartean bildu ziren Mintzalaguneko 30 bat kide ikasturte honetako lehenengo lehiaketaren sari-banaketa ekitaldirako, eta, nola ez, elkarrekin tartetxo goxo bat pasatzeko.

2017·03·01


Hamar urte badira bi udaletatik, euskaltegiarekin elkarlanean, Mintzalagun programa martxan jarri zela. Bertan, ikasturtean zehar, euskaldun zahar eta euskaldun berriak astero biltzen dira euskaraz aritzeko. Azken urteetan lehiaketatxoa ere antolatzen dute saritxoaren aitzakiara talde guztiak biltzeko.

Ostiralean, mokadutxoarekin hasi aurretik, lehiketaren 10 galderen erantzunak eman zituen Marijo Etxeberria udal euskaltegiko irakasle eta programaren koordinatzaileak. Edizio honetan, 9 taldek hartu dute parte, eta guztiek erantzuten zituzten ondo galdera guztiak, hortaz, zozketa bidez aukeratu behar izan zen talde garailea, kasu honetan, MADAIAKOAK: Lide Agirrezabal, Rosa Fernandez, Rafa Gonzalez, Rosa Cantalapiedra eta J. Manuel Píris.

Urretxu eta Zumarragako Udal ordezkarien eskutik jaso zuten herriko jatetxe batean gastatzeko 100 euroko saria, gainerako parte-hartzaileen txaloez gain.

Ondoren, mahai inguru ederrean jarraitu zuten inauteri asteburuari hasiera emanaz.

1

Oharrak

KONPOSTAREN KALITATEA HOBETZEKO KANPAINA: KONPOSTA DOAN BANATUKO DA GARBIGUNEETAN

Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera  edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da  grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez...

EKAINAREN 1EAN EDUKIONTZI MARROIETAKO SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 dela eta, martxoaren 17n  errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako  sarrailak  eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak...

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2020-07-12

Iragarki honen bitartez herritarroi aditzera ematen zaizue indarrean dagoen hautesle-zerrenda -udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri horretan erroldatuta...

OHIKO UDALBATZARRA 4/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko maiatzaren 19a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. UDAL ERREGELAMENDU OROKORRA: UDAL ORGANOEN BILERA...
Web edukia bistaratu