Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

MINTZANET PROIEKTUA ETA MINTZALAGUNAK

Ostiralean aurkeztu zuten Mintzanet proiektua Zelai Arizti kultur etxean. Ondoren Mintzalagunen sari banaketa ekitaldia burutu zen.

2017·05·30


Joan den ostiral arratsaldean, euskaldun berri eta zaharrak elkartzeko aukera izan zuten beste behin Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Oraingoan, gainera, bi arrazoirengatik: batetik, Mintzanet proiektua ezagutzeko aurkezpena, eta, bestetik, herriko mintzagun taldeen lehiaketako sari banaketa eta mokadutxoa izan ziren aitzakia.

Mintzanet euskaldun berriak (bidelari) eta zaharrak (bidelagunak) on-line eta dohainik elkartzeko asmoz sortu dute Maramara Hizkuntza Zerbitzuaren baitan. Cristina Tapia eta Ainara Loiartek azaldu zigutenez, nahikoa da www.mintzanet.net webgunean izena ematea, bidelagun edo bidelari zaren azaltzea, eta eurak saiatuko dira mintzakide egokiena topatzen. Elkarrizketak binaka izaten dira eta biek adosten dute hitzordua. Zerbitzu hau dohainik da, eta eskatzen dena interneterako sarrera, kaskoak eta webkama izatea. Dagoeneko, 1000 erabiltzailetik gora izan dituzte, eta bertako “bidelagun” dira herriko Pruden Baztarrika eta Jose Manuel Bereziartua ere. Biek ala biek, euren esperientzia kontatu ziguten bertaratuoi.

Aurkezpenaren ondoren, herriko Mintzalagunekin ikasturte amaieran egin ohi dugun lehiaketatxoaren sari banaketa egin zen. Aurten ere euskaltegiko Marijo Etxeberriak 10 galdera jarri dizkie mintzalagun taldeei hilabeteko epean erantzun ditzaten. Ostiralean, erantzunak eman ondoren, asmatu dutenen artean 100 euroko bale bat zozketatu zen talde asmatzaileen artean, eta ISAMA taldeak izango du herriko taberna-jatetxe batean 100 euroko balea gozatzeko aukera.

Sari banaketaren atzetik, ohikoa bihurtu den moduan mokadutxoa izan zen guztientzat solasaldi alaian.


Oharrak

Bide mozketak Azkoitia-Zumarraga(Etxeberri) bidegorrietan

Ostiaralean bidegorriko mantentze lanekin hasiko direnez, bide mozketak egongo dira 8:00etatik 17:00etara beheko taulan adierazten den egunetan.   Bidegorria ...

Hautapen-prozesua, zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako, 22 LP kodea duen lanpostua, Antolakuntza eta Kudeaketako burua betetzeko.

Parte hartzeko baldintza orokorrak: - Karrerako funtzionarioa. - A1-A2 taldea. - Eskala: Administrazio Orokorra edo Administrazio Berezia. - Gizarte Zientzien eta...

UDALBATZAR BEREZIA 7/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko irailaren 29a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA: 1. AURREKO BILERAKO AKTA. 2. ALKATETZA-DEKRETUAK. ...

Errepide mozketak San Kristobalen

Irailaren 23an Asteazkena, GI-3802 errepidearen zorua konpontzeko lanak hasiko dira 0+975 eta 2+650 km bitartean (San Kristobalen).  Inguru horretan errepideak duen zabalera dela-eta (3.7...
Web edukia bistaratu