Eduki publikatzailea

Atzealdea NO LIMITS, RMF, BPG ETA EMTF TALDEEK IZANGO DUTE ZUMARRAGAKO KIROLZALE-HERRI OLINPIADETAKO PALMARESA ESTREINATZEKO AUKERA

Zumarragak motorrak berotu ditu final epiko baterako: herri kirolak, estrategia eta adrenalina Zumarragako Herri Olinpiadetan

2025·06·24


NO LIMITS, RMF, BPG ETA EMTF TALDEEK IZANGO DUTE ZUMARRAGAKO KIROLZALE-HERRI OLINPIADETAKO PALMARESA ESTREINATZEKO AUKERA

Zumarragak motorrak berotu ditu final epiko baterako: herri kirolak, estrategia eta adrenalina Zumarragako Herri Olinpiadetan

Larunbatean ospatutako ginkana-lasterketa gogorraren ostean, No Limits–Abenida Taberna, RMF–Aitube Berri, BPG–Zuzen Zerbitzu Grafikoak eta EMTF–Faka Gipuzkoako Energia izango dira Zumarragako jaiak abiatuko dituzten Zumarragako Kirolzale-Herri Olinpiadak txapelketaren lehen finalean lehiatuko diren taldeak. Uztailaren 27an, arratsaldeko 17:00etan hasiko den herri kirol eta Belokirako igoera uztartzen duen final horretan nagusitzen den taldeak estreinatuko du palmaresa.

Finalak beti izaten dira bereziak, eta Zumarragako Kirolzale-Herri Olinpiadak txapelketakoak ez dira salbuespen. Parte-hartzaileek ez dute zehazki jakingo zein lan bete beharko dituzten finalaren egunera arte, baina badakite herri kiroletan aritu beharko dutela eta Belokira igoteko proba bati aurre egin beharko diotela. Horretarako, Urretxu-Zumarragako Herri Kirol Elkartearen laguntzaz, astelehen, asteazken eta ostegunean entrenatzeko aukera izango dute, tartean finalean egin beharko diren sei probetan.

Finalaren inguruko zenbait pista argitu dira gaur Legazpi Dorretxean egindako aurkezpenean. Lehiaketa sistemari dagokionez, lehen fasean bezala, finalean ere proba bakoitzean puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du (3, 2, 1 edo 0 puntu lortuko dituzte taldeek, lortutako postuaren arabera).

Zazpi proba izango dira guztira, eta oraingoz argitu den bakarra Belokira binaka igo eta jaisteko proba izango da. Proba honetan, talde bakoitzeko bikote batek igoera eta jaitsiera egin beharko du ibilbidean zehar zehaztutako puntu batzuetatik igaroz. Bigarren partaidearen denbora hartuko da kontuan sailkapena egiteko.

Taldekideek, bitartean, sei proba osatu beharko dituzte Zumarragako plazan. Proba horiek oinarri izango dute lokots biltzea, harri jasotzea, trontza, txinga eramatea, ingude altxatzea, giza-proba gurpilarekin eta sokatira. Astearen amaieran jakinaraziko diete antolatzaileek lau talde finalistei azkenik zein proba osatu beharko dituzten.

Zazpi probetako puntuazioa berdinduta egongo balitz, Belokirako igoerako eta bi herri kirol zirkuituetako denborak batuko dira eta talde azkarrenak irabaziko du txapelketa.

Gaurko aurkezpenean lehen hiru sailkatuek jasoko dituzten sarien berri ere eman dute. Lehen postuan sailkatutako taldeak 1.000 euroko bonoa jasoko du Zumarragako merkataritzan gastatzeko, 250 euroko balioa duen bazkari edo afaria Urzubi Tabernan, eta 800 euroko balioa duten 4 mentoritza saio Enrique Gorostegi persona-trainerrarekin. Bigarren sailkatuak 350 euroko balioa duen bazkari edo afaria izango du Balentiña jatetxean. Podiuma osatzen duen taldeak, azkenik, 200 euroko balioa duen ATA harategiko produktuen saski bat jasoko du.