Eduki publikatzailea

"ZUEKIN ESKOLARA" BONUEN DEIALDI BERRIA

Zazpigarren urtez jarraian, Zumarragako Udalak ZuEKIN Eskolara ekimena jarri du abian, tokiko ekonomia sustatzeko diseinatutako ZumarragarEKIN laguntza-programaren barruan

2024·06·25


"ZUEKIN ESKOLARA" BONUEN DEIALDI BERRIA

Zazpigarren urtez jarraian, Zumarragako Udalak ZuEKIN Eskolara ekimena jarri du abian, tokiko ekonomia sustatzeko diseinatutako ZumarragarEKIN laguntza-programaren barruan

Programa honek sei laguntza-ildo biltzen ditu, eta horien artean azpimarratzekoa da "ZuEKIN Eskolara", udalerriko saltokietan kontsumoa sustatzea eta familiei laguntza ematea bilatzen duena, batez ere ahalegin handia eskatzen duen urteko une batean: ikasturtearen hasieran.


 

2018an abian jarri zenetik, ZuEKIN Eskolara programak laguntza ekonomikoa eman die familia askori ikasturte berriaren hasierako beharrezko gastuei aurre egiteko, eta, gainera, gure tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko helburua betetzea lortu du, ia 300.000 euroko gastua atxikiz hasieratik. Udalak tokiko merkataritzaren alde egiten duen apustua irmoa da, eta, horregatik, funtsezkotzat jotzen du ZuEKIN Eskolara laguntza-ildoarekin jarraitzea, eta horretarako dagokion aurrekontu-zenbatekoa izatea, aurten berriz ere 50.000 €-koa.

ZuEKIN Eskolara programaren 60 €-ko bonuak posta-gutunaren bidez banatuko zaizkie zuzenean 2009 eta 2018 urteen artean jaiotako haur bakoitzari, baldin eta udalerrian erroldatuta badaude eta nahitaez eskolatuta badaude. Guztira, 884 neska-mutili bonuak bidali zaizkie eskola-materiala (hala nola boligrafoak, arkatzak, koadernoak, karpetak, kalkulagailuak, motxilak, etab.), eskola-jardueretarako beharrezkoak diren arropa eta osagarriak (eskola-mantalak, gorputz-hezkuntzarako arropa eta kirol-oinetakoak, betaurrekoak, lentillak, etab.) eta ikastetxeak zirkular bidez berariaz eskatutako edozein material eskuratzeko.

Bonuak izendunak dira, hau da, ezin zaizkio beste pertsona bati transferitu, eta sei zatitan banatuta egongo dira, eskola-materialetan eta merkataritza-establezimenduetan kontsumitzea errazteko. Zehazki, 5 euroko bi bono, 10 euroko hiru eta 20 euroko bat jaulkiko dira.

Bonua ZuEKIN Eskolara ekimenari atxikitako hamaika saltokietan trukatu ahal izango da, 2024ko uztailaren 1etik urriaren 31ra:

  • INTERSPORT
  • OSKABI OINETAKOAK
  • MENTXUYONE
  • APALATEGI
  • URKI LIBURUDENDA
  • JAVIER ARRATIBEL OPTIKA

  • BIDEGORRI
  • ALEX KIROLAK
  • LIBRERÍA LEGAZPI
  • ONENA EHUN
  • ROAYER ARTES GRAFICAS