Eduki publikatzailea

Atzealdea OTXARAN SINGULAR DENDAK SAREAN SARTU DA, ZUMARRAGA MERKATARITZA BEREIZGARRIAREN ERREFERENTE BIHURTUZ

Zumarragak tokiko merkataritzarekin duen konpromisoa indartu du eta Singular Dendak berizgarria duten 18 establezimenduetara iritsi da

2025·11·25


OTXARAN SINGULAR DENDAK SAREAN SARTU DA, ZUMARRAGA MERKATARITZA BEREIZGARRIAREN ERREFERENTE BIHURTUZ

Zumarragak tokiko merkataritzarekin duen konpromisoa indartu du eta Singular Dendak berizgarria duten 18 establezimenduetara iritsi da

Atzo, astelehena, Zumarragako Otxaran saltokairi Singular Dendak bereizgarri emateko ekitaldi ofiziala egin zen Ordiziako udaletxean. Gipuzkoako Merkatariak- Federación Mercantil de Gipuzkoak antolatutako ekitaldian, Gipuzkoako merkataritza eta sustapen ekonomikoaren ordezkari instituzionalak, Zumarragako alkate Mikel Serrano eta sektoreko hainbat eragile izan ziren.

Bereizgarri horrekin, Zumarragak Singular Dendak zigilua duten 18 establezimendu gehietzen ditu, eta Gipuzkoako kalitatezko merkataritza bereziko udalerri erreferenteetako bat bihurtuz.

Singular Dendak bereizgarriak tratu pertsonalizatuagatik, adituen aholkularitzagatik, benetakotasunagatik, xehetasunaren kulturagatik, konfiantzagatik eta profesionaltasunagatik nabarmentzen diren saltokiak aintzatesten ditu, erosketa-esperientzia bakarra eta hurbila sortuz. Otxaranek bat egiten du zerbitzu eta kalitateaz gain udalerriari nortasuna, desberdintzea eta hiri-bizitza ematen dioten saltoki horiekin.


Zortzi urte saltoki berezi baten aldeko apustua egiten

Singular Dendak proiektuak 2016an ekin zion bere ibilbideari Zumarragan, Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren eta Udalaren arteko hitzarmen baten bidez. Harrezkero, profesionalizazioan, bereizketan, hurbiltasunean eta iraunkortasunean oinarritutako merkataritza-eredua bultzatu da, tokiko merkataritza lehiakorra eta balio erantsi handikoa sustatuz.

Otxaranen atxikimenduarekin, Zumarragak tokiko ehun komertziala indartzeko konpromisoa berresten du, eta Singular Dendak saltoki txikiei laguntzeko ekimen sendoenetako bat da.


Etorkizuneko ikuspegia

Singular Dendak zigiluak establezimenduen berezitasuna ikusarazteaz gain, establezimenduen modernizazioa, lehiakortasuna eta proiekzioa bultzatzen ditu Gipuzkoako merkataritzaren barruan. Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren, Foru Aldundiaren eta udalen arteko lankidetzari esker, bereizgarria tresna estrategikoa bihurtu da merkataritza gizatiarragoa, iraunkorragoa eta hurbilagoa sustatzeko.


Zumarraga, bertako merkataritzarekin konprometituta

Zumarragako Udalak tokiko merkataritzaren bereizketa, profesionalizazioa eta eraldaketa bultzatzen duten ekimenak sustatzen jarraituko du, udalerriko ehun ekonomiko, sozial eta kulturalaren funtsezko elementu gisa duen eginkizuna indartuz.