Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

Parketarrak: haurrak euskaraz jolasean, berriro ere.

Parketarrak egitasmoa urriaren 11n izango da Zelai Arizti parketan

2016·02·05


Urretxuko eta Zumarragako Euskara Zerbitzuek Parketarrak izeneko egitasmoarekin jarraitzen dute urrian ere.

Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu, eta horretarako, hainbat jolas saio antolatu dituzte bi egunetan haur eta gurasoentzat: urriaren 4an, Urretxun izan zen, euskaltegiko parkean, eta urriaren 11n, Zumarragaren txanda izango da Zelai Arizti parkean. Urtxintxa eskolako hezitzaileek dinamizatuko dituzte jolas horiek, eta parte hartu nahi duenak bertara azaldu besterik ez du. Egun bakoitzean bi jolas saio izango dira, haurren adinaren arabera banatuta:

Eguraldi txarra eginez gero, Euskadi plazako arkupeetan izango da.

17:00 – 18:00      ZABU ZIBU     3-5 urteko haurrak dituzten familientzat

OHARRA: Parte hartu nahi duten haurrek helduren batekin etorri beharko dute.

 

18:00 – 19:00      TXIRRINTXON (6-9 urteko haurrentzat)

 URRETXU-ZUMARRAGAKO EUSKARA ZERBITZUAK


Oharrak

KONPOSTAREN KALITATEA HOBETZEKO KANPAINA: KONPOSTA DOAN BANATUKO DA GARBIGUNEETAN

Edukiontzi marroien sarrailak aktibatzearekin batera  edukontzi marroietan binilo berezia jarriko da  grafikoki bertan zer bota daitekeen eta zer ez argitzeko eta bide batez...

EKAINAREN 1EAN EDUKIONTZI MARROIETAKO SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 dela eta, martxoaren 17n  errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako  sarrailak  eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak...

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK 2020-07-12

Iragarki honen bitartez herritarroi aditzera ematen zaizue indarrean dagoen hautesle-zerrenda -udalerrian bizi diren hautesleak (CER) nahiz atzerrian bizi eta udalerri horretan erroldatuta...

OHIKO UDALBATZARRA 4/2020

LEKUA: Osoko Bilkuren aretoa EGUNA ETA ORDUA: 2020ko maiatzaren 19a, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.   GAI ZERRENDA 1. UDAL ERREGELAMENDU OROKORRA: UDAL ORGANOEN BILERA...
Web edukia bistaratu