Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalak lau polizia auxiliar kontratatuko ditu

Udaltzaingoaren arloa hobetzeko asmoz, Zumarragako Udalak lau pertsona 4-5 hilabetez Udaltzaingo auxiliar bezala kontratatzeko lan eskaintza aurkeztu du LANBIDEN.

 

Lanbideko bulegoan izena emateko  epea Urtarrillak 24ra arte irekita dago. Hauek dira eskatzen diren baldintzak:

Aurkezpen epea amaitzen denean 18 urte (edo gehiago) izatea.

- Batxillergoko tituloa izatea edo teknikoa (EBEPeko C1 taldea) antzekoak edo goi-mailakoak.

B gidabamena (edo baliokidea) izatea eskaera epea amaitzen denerako.

- B2 euskara mailaren ziurtagiria (antzekoak edo goi-mailakoak) izatea, 48/2009 dekretuko, Euskara ziurtagirien baliozkotzea.

 

Hauen betebeharrak; Udaltzaingoei Hiriguneko trafikoaren antolamenduarekin laguntzea, Polizia administratiboa ordenantza, bando, eta bestelakoei dagokionez. Ingurumen zein Ingurunearen arloetan lan egitea araudia bete dadin  eta anpostuarekin zerikusia duten antzeko beste zenbait lanetan aritzea izango dira.

 

Lanbideko eskaintzak aurkituko duzue lan postuaren inguruko informazio guztia zein hautaketa prozesuari dagokiona.

Era presentzialean egin daiteke Herrian bertan dagoen Lanbideko bulegoan Plaza Navarra 3, Zelai Arizti Kulturetxean kokatuta dagoen UGGASAko bulegoan edo www.lanbide.net/ webguneko Lan eskaintzetan.