Eduki publikatzailea

Atzealdea POLIZIA NAZIONALAREN DOKUMENTAZIO UNITATE MUGIKORRA ZUMARRAGAN IZANGO DA BERRIRO URRIAREN 28AN

Hitzorduak urriaren 26tik aurrera eskatu ahal izango dira Udaltzaingoaren egoitzan

2026·10·22


Polizia Nazionaleko Dokumentazio Unitate Mugikorra urriaren 28an, asteazkena, Zumarragan izango da berriro, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapideak herrian bertan egiteko beste aukera bat eskaintzeko.

Aurreko deialdietan izandako eskaera handia eta herritarrek erakutsitako interesa direla eta, beste jardunaldi bat antolatu da zerbitzu horretarako sarbidea errazteko.

Zerbitzua Euskadi plazan eskainiko da.

Hitzordua aldez aurretik eskatu beharko da. Izen-ematea urriaren 26an, astelehena, irekiko da, 08:00etan, Zumarragako Udaltzaingoaren egoitzan, 08:00etatik 21:00etara, hitzordu guztiak bete arte. Hitzorduak eskaera-ordenaren arabera emango dira.

Unitate mugikorrean honako izapide hauek egin ahal izango dira:

  • NANa berritzea, iraungitzeagatik, galtzeagatik edo lapurretagatik.

  • Lehen NANa egitea.

  • Pasaportea egitea edo berritzea.

Gainera, NAN elektronikoarekin lotutako zenbait izapide hitzordurik gabe egin daitezke.

Zerbitzu honen bidez, Zumarragako eta inguruko herrietako herritarrek, hala nola Urretxukoek, Legazpikoek eta Ezkio-Itsasokoek, dokumentazioarekin lotutako izapideak Zumarragan bertan egin ahal izango dituzte, Polizia Nazionalaren beste bulego batzuetara joan beharrik gabe.