Atzealdea
Poliziaren dokumentazioko unitate mugikor bat Zumarragan izango da azaroaren 12an
Zumarragako Udalak jakinarazi du azaroaren 12an, asteazkena, poliziadokumentazioko unitate mugikor bat jarriko dela Zumarragako Euskadi plazan, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egiteko erraztasunak emateko.
2025·10·31
Poliziaren dokumentazioko unitate mugikor bat Zumarragan izango da azaroaren 12an.
Zumarragako Udalak jakinarazi du azaroaren 12an, asteazkena, poliziadokumentazioko unitate mugikor bat jarriko dela Zumarragako Euskadi plazan, herritarrei NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapide guztiak egiteko erraztasunak emateko.
Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeez arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.
Interesatuek aldez aurretik eman beharkom dute izena Zumarragako Udaltzaingoaren bulegoetan, 8:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea azaroaren 7an, osteguna, 14:00etan amaituko da.
Ekimen horri esker, Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko herritarrek izapideak bulego nagusietara joan beharrik gabe egin ahal izango dituzte, beren nortasun-agirien kudeaketa arinduz.
Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.
Nola instalatu PWA?
Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.