Eduki publikatzailea
Atzealdea POLIZIAREN DOKUMENTAZIOKO UNITATE MUGIKOR BAT ZUMARRAGAN IZANGO DA BERRIRO OTSAILAREN 18AN ETA 19AN
2026·02·12

POLIZIAREN DOKUMENTAZIOKO UNITATE MUGIKOR BAT ZUMARRAGAN IZANGO DA BERRIRO OTSAILAREN 18AN ETA 19AN
Zumarragako Udalak herritarrei jakinarazten die, dei asko jaso direnez eta interes handia erakutsi dutenez, beste bi egun jarri direla Polizia Nazionaleko Dokumentazioko Unitate Mugikorrari arreta emateko, NANarekin eta pasaportearekin lotutako izapideak egitea errazteko.
Data: Otsailak 18 eta 19
Lekua: Euskadi plaza
Hitzorduak iritsi ahala esleituko dira, gehienez 50 txandatan.
Unitatea iraungitze, galera edo lapurretagatiko berritzeez arduratuko da, bai eta lehen NANa eta pasaportea egiteaz.
Interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute Udaleko Udaltzaingoaren bulegoetan, 8:00etatik 21:00etara bitartean.
Izena emateko epea otsailaren 16an irekiko da, goizeko 8:00etan, eta hitzordu erabilgarriak agortu arte egongo da zabalik.
Ekimen horri esker, Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko herritarrek izapideak bulego nagusietara joan beharrik gabe egin ahal izango dituzte, beren nortasun-agirien kudeaketa arinduz.

